Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Aberri eguna

Publizitatea

Iritzia

JIRA

Aberri eguna

 

2017-10-13 / Angel Erro

Aberri egun guztien artean gehien gustatzen zaizkidanak (dagoeneko edo oraindik) ospatzen ez direnak dira. Egiten direnen artean, bat hautatu beharko banu, inolako zalantzarik gabe, Portugalgoa litzateke. Atzo nonbait irakurri nuenez, munduko aberri egun bakarra da poeta baten urteurrenarekin lotzen dena, eta ez, gehienak bezala, independentzia, bateratze edo erregimen aldaketa batekin, ezta, Espainiakoa bezala, beste herrialde baten «aurkikuntza» eta haren gaineko konkista eta menderakuntzarekin ere.

Poeta hori, egia da, aberriari eta munduan zeharreko haren nagusigoari eskainitako olerki luze eta ospetsu baten egilea da. Beharbada horregatik aukeratuko zuten hasiera batean Luis de Camoes. Baina bestelako olerkiak ere idatzi zituen, baita gaztelaniaz ere (eta, halere, ez dut inoiz aipatuta leitu garaiko espainolezko poeten artean merezi bezala), bizimodu ez eredugarria eraman zuen, planetako bazter anitzetan; eta bizi bezala hil zen, pobrezian. Bakoitzak hauta dezake, portuges bakoitzak, bere aberria poetaren zer ezaugarriren gainean oinarritu. Eta, edonola ere, patriaren izaera literatur auzira lerratzen du. Arteari, sorkuntzari, asmamenari nazio bat eraikitzeko tenorean rol nagusia aitortuz.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak