Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Gehiengo isila

Publizitatea

Iritzia

JIRA

Gehiengo isila

 

2017-10-08 / Angel Erro

Masek eskubidea dute beren burua izendatzeko. Gaur Bartzelonan izanen den manifestazio batek (Katalunia Espainian gelditzearen aldekoa, baina hori orain gutxienekoa da) gehiengo isilari deia egin nahi dio, horrelakotzat joaz bertaratuko direnak: gehiengo isila. Ikusteke dago isilak izanen ote diren. Gehiengoa izatearena ere ez da argiegi. Printzipioz joan den igandean bozkatzera atera ez ziren eta prozesuaren kontra dauden katalanak izendatzeko erabili nahi dute gehiengo isilaren deitura, baina ematen du bertako gehiengo isilari kanpokoari ere gehituko zaiola. Bitxia da zenbat diren demostratu nahi hori, urriaren leheneko erreferendumaren parte hartze kuantitatiboa berdindu eta horrela ezeztatu nahiko balute bezala. Aurrekoan bermeaz hainbeste kezkatutakoek kezkatu beharko lukete oraingoan erkaketa eginean zer berme dagoen; zer berme dagoen, zer garantia, gehiengo isilak bere burua gehiengotzat hartzeko. Bozkatuz (eta bozkatzen utziz) egiaztatzea den errazarekin.

Susmatu beharko dugu gehiengo hitzak hor ez duela kopuruekin, zenbat herritarrekin, zerikusirik; ahoskera arazo bat dela —Errege Hizkuntza Akademia alde dutenez, onargarria— eta, berez, gainengo esan nahi dutela. Eta isilaren ordez, isilgarria.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak