Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Hendaiako ikastola eskola publikoaren eraikin berean jartzea babestu du epaileak

Publizitatea

Gizartea

Hendaiako ikastola eskola publikoaren eraikin berean jartzea babestu du epaileak

Eskola publikoko gurasoek eraikina partekatzearen kontra egindako eskaerari erantzun dio auzitegiak. Obren kostua 1,6 milioi euro da
Hendaiako ikastolaren aldeko elkarretaratzea, 2014an.
Hendaiako ikastolaren aldeko elkarretaratzea, 2014an. SYLVAIN SENCRISTO

2016-08-10 / Ander Perez Zala

Hendaiako eskola publikoko gurasoen eskaera atzera bota du Administrazio Auzitegiak. Eskola publikoaren eraikinean tokia sobran dagoenez, bi zatitan banatzea erabaki zuten Hendaiako ikastolak eta herriko etxeak. Alegia, alde bat ikastolako haurrentzat izatea. Erabaki horren aurka agertu ziren eskola publikoko gurasoak, eta informazio gehigarria eskatu zuten auzitegian, emaitzarik lortu gabe. Eskariaren zilegitasuna dudan jarri du epaitegiak.

Hendaiako alkate Kotte Ezenarrok azaldu duenez, «obren planoak, ikastolaren kokapena eta eskaintza deialdiei buruzko» dokumentuak nahi zituzten gurasoek: «Gure proiektua ondo landua dago; hiri erdigunearen erakargarritasuna bultzatuko du». Gaineratu du herriko «haur guztientzat» egiten duela lan, eta «denek» izango dutela tokia. Eskola publikoko gurasoen ordezkari batek adierazi zuen arazoa ez dela ikastola bera instalatzea, «edozein eskola» instalatzea baizik. «Ikasleak urtero gehitzen badira, ezingo ditugu jaso datozen haurrak».

1,6 milioi euroko kostua

Zaharberritze obrek 1,6 miloi euroko aurrekontua dute. 21 gela sortzeko baliatuko da dirua; hamabi eskola publikoarentzat, eta bederatzi ikastolarentzat. Azken horrek alokairua ordaindu beharko du, legeak zehazten duen gisa. 2016-2017ko ikasturterako prest egotea espero da.

Obrak Falloux legea «errespetatuz» egingo direla ziurtatu du Hendaiako alkateak. Lege hura 1850ean sortu zen, eta erakunde publikoei debekatzen die eskola pribatuetan inbertsioak egitea; eta, beraz, ikastoletan ere bai.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak