Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Hezkuntzako zerrenda bakarraren aldeko apustua berretsi du gobernuak

Publizitatea

Gizartea

Hezkuntzako zerrenda bakarraren aldeko apustua berretsi du gobernuak

Solana: «Aukera berdintasuna bermatu eta prestakuntza handieneko irakaslegaiei mesede eginen die». Txostena eskatuko diote Arartekoari
Maria Solana Hezkuntza kontseilaria, gobernuko egoitzan.
Maria Solana Hezkuntza kontseilaria, gobernuko egoitzan. JESUS DIGES / EFE

2017-10-06 / Ion Orzaiz

Irakasleen lan deialdi publikoetan, kontratazio zerrenda bakarra ezarri nahi du Nafarroako Gobernuak, elebakar nahiz elebidunentzako. «Aukera berdintasuna askoz hobe bermatuko du zerrenda bateratu batek, zerrenda baztertzaile batek baino; eta prestakuntza handiena dutenei eginen die mesede», laburbildu zuen atzo Hezkuntza kontseilari Maria Solanak, Ahal Dugu eta EH Bildu talde parlamentarioek eginiko galderei erantzunez.

Gaur egun indarrean den sisteman, irakaslegaiek aukeratu egin behar dute euskarazko zerrendan sartu nahi duten ala gaztelaniazkoan; ondorioz, euskara aukeratu dutenak D ereduko ikastetxeetarako baino ez dituzte deitzen, eskolak gaztelaniaz emateko gai izan arren. Hezkuntza sektoreko eragileek askotan salatu dute Nafarroa dela modu horretan diharduen erkidego bakarra.

Iraileko azken osoko bilkuran, baina, zerrenda bakarraren aurka agertu zen legebiltzarra, UPN, PP eta PSNk babestutako mozio baten bidez. Oposizioarekin bat egin zuten Ahal Dugu eta Ezkerra taldeek puntu batzuetan, eta abstentziora jo zuten besteetan.

Jarrera horren inguruan azalpenak eman zituen atzo Ahal Dugu-ko Tere Saezek: haren esanetan, UPNren mozioa eztabaidatzeko unean, ez zeukaten Hezkuntza Departamentuak zerrenda bakarraren ingururan aurkeztu beharreko txostena. Lan eskaintza publikoaren eta zerrenda bakarraren auziak bereizteko ere eskatu zuen. Solanak erantzun zion proposamen bat adosteko lanean dihardutela, eta, besteak beste, txosten bat eskatuko diotela Arartekoari.

Steilas eta ELAren protesta

Bestalde, Steilas eta ELA sindikatuek protesta eginen dute gaur 11:00etan, Hezkuntza Departamentuaren aurrean, masterrik gabeko ordezko irakasleen kontratazio «opakuen» aurka.

Publizitatea

Sortu kontua
Ion Orzaiz Ion Orzaiz

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak