Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Kirola Hasierak beti dira zailak

Publizitatea

Kirola

Lointek Gernika 57 Girona 81

Hasierak beti dira zailak

Lointek Gernika hondoratu egin da hirugarren laurdenean, eta astindua hartu du Eurokopako lehen partidan
Naiara Diez Genikako jokalaria saskira jaurtitzen saiatzen, atzo.
Naiara Diez Genikako jokalaria saskira jaurtitzen saiatzen, atzo. M. RAMIREZ / ARP

2017-10-12 / Imanol Magro Eizmendi

Lointek Gernika Bizkaia. Gomez, Pina (15), Diez (1), Sutherland (10), Bas (18)—hasierako bostekoa— Ariztimuño (5), Bergara, Alberdi, Molina (6), Devaughn (2) eta Lazaro.

Spar Citylift Girona. Romeo (7), Mendy (5), Martinez (15), Evans (12), Colhado (10) —hasierako bostekoa— Buch (5), Oma, Conde (4), Roig, Traore (13), eta Alminaite (10).

Markagailua. 13-18, 31-39; 37-62 eta 57-81

Epaileak. Martolini eta Glod. Ez zuten inor kanporatu faltengatik

Bestelakoak. 1.500 ikusle inguru Casilla pabilioian. Malostek ez ditu betetzen Europako partidak hartzeko gutxieneko baldintzak, eta, ondorioz, partida Bilbon jokatu zen.

Multzoko beste part. Landes 70; Cegled 69.

Hasierak, normalean, beti dira zailak. Inor ez da ikasia jaiotzen, eta egun bakoitza lezio bat da. Saskibaloian partidei aplikatu behar zaie logika hori, beti ikasten da zerbait, are gehiago lehiaketa berria bada. Lointek Gernikak atzo jokatu zuen bere hitoriako lehen partida Europan. Eurokopako ligaxkako lehen jardunaldia zen, Gironaren aurka, eta astindua hartu zuen (57-81). Gironak talde sendoagoa duela erakutsi zuen, kanpoko zein barneko lerroan, eta ondo merezita irabazi zuen. Gernikak, aldiz, oraindik entrenamendu eta lehiaketa minutu asko behar ditu, jokalariek elkar ondo hartu dezaten eta sistemak barnera ditzaten.

Mario Lopezen taldeak zail izango du Eurokopako lehen fasea pasatzea, horregatik partida bakoitzarekin ikasi behar du. Europan beste maila bat dago, etxeko ligan baino altuagoa, eta esperientzia aberasgarria izango da taldearentzat. Gernikak, ahal den heinean, gozatzen jakin behar du, atzokoan atsedenaldira arte bakarrik gozatu zuen arren. Izan ere, hirugarren laurdenean amildu egin zen. 6-23ko partziala hartu, eta jokalariak hondoratu egin ziren. Gironak Gernikaren ilusioa hautsi zuen, eta hor bukatu zen partida (33-62, 30. min.). Laugarrenean bi taldeen intentsitateak asko egin zuen behera.

Ordura arteko minutuak ez ziren kaskarrak izan, hala ere Girona aurretik zen atsedenaldian erreboteari esker. Kanpokoek 40 hartu zituzten guztira, hamabost erasoan; etxekoek, aldiz, 28. Gironak 0-7ko partzial batekin hasi zuen partida, eta Gernikak Marina Basen bitartez erantzun zuen. Errusiarrak atzokoa zuen lehen partida taldearekin, eta garrantzitsu izateko etorri dela erakutsi zuen. Hemezortzi puntu sartu zituen, pibota izateko hiruko marrarekin gehiegi itsutu zen arren: zortzi bota zituen eta bi sartu.

Lehen laurdena atzetik bukatu ondoren, 13-18 (10. min.), bigarrenean iritsi ziren Gernikaren unerik onenak. Maria Pina agertu zen erasoan —15 puntu guztira—, eta bere eskutik Gironaren arrastoari jarratu zion (31-35, 18. min.). Partidan sartuta zegoen, bete-betean, hirugarren laurdeneko bizkarrekoa pentsaezina zen.

Publizitatea

Sortu kontua
Imanol Magro Eizmendi Imanol Magro Eizmendi

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak