Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Mundua Chelsea Manning aske dago, zazpi urteren ostean

Publizitatea

Mundua

Chelsea Manning aske dago, zazpi urteren ostean

 
Manning, artxiboko irudi batean.
Manning, artxiboko irudi batean. EFE

2017-05-18 / Berria

Chelsea Manning soldadu ohia aske dago, zazpi urte kartzelan igaro ostean. Kansasko Fort Leavenworth espetxe militarretik irten zen atzo.

2010eko maiatzean atxilotu zuten, 23 urte zituela. AEBetako auzitegi militar batek 35 urteko espetxe zigorra jarri zion, 700.000 agiri sekretu baino gehiago Wikileaks atariari filtratzeagatik. Armadatik ere kanporatu zuten, «desohoreagatik». Ordea, indultua eman zion Barack Obama AEBetako presidente ohiak, urtarrilaren 17an, boterea utzi baino hiru egun lehenago: «Eroso nago Manningi zigorra barkatuta», adierazi zuen azken prentsaurrekoan. Manningek txio baten bidez ospatu du aske geratu izana: «Lehen pausoak askatasunean».

Adrian Lamo izeneko hackerrak salatu zuen Manning, AEBetako prentsaren arabera, filtrazioaren erantzule zela jakinarazi ostean. Musika CD batekin sartzen zen lanera, eta, barruan zegoenean, hori hustu, eta dokumentuen kopiekin betetzen zuen, ateratzean musika entzuten ari zelako imintzioa eginez.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak