Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Indarkeria jasan duten andreei laneratzen laguntzeko tresna

Publizitatea

Gizartea

Indarkeria jasan duten andreei laneratzen laguntzeko tresna

Protokoloa abiatu du Nafarroako Enplegu Zerbitzuak. Legezko gehieneko diru laguntza emango dute haien kontratazioa bultzatzeko
Lurraldeko hamar enplegu agentzietako arreta homogeneizatu asmo du zerbitzuak.
Lurraldeko hamar enplegu agentzietako arreta homogeneizatu asmo du zerbitzuak. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

2017-03-08 / Maialen Unanue Irureta

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak genero indarkeriarekin lotutako delituak jasan dituzten emakumeak artatzeko protokoloa ezarri zuen otsailean. Haiek artatzerakoan kontuan hartu beharreko «elementu guztiak» jasotzen ditu agiriak: «Euren pribatutasunean eragiten dutenetatik hasi ?nork artatu behar dituen, non?, eta beharrezko agiri edo eskuragarri dauden baliabideetaraino».

Hamar enplegu agentzia ditu zerbitzuak lurraldean, eta horietan ematen duten arreta homogeneizatu asmo dute protokoloaren bidez. Agentzien eraginkortasuna dute helburu, andre horiei enplegua eskuratzeko eta hura mantentzeko ematen zaizkien laguntzetan.

Enplegu zerbitzuak «indartu» egin du «genero indarkeriaren» biktima diren emakumeen babesa bere azken deialdietan. Iaz, 30 urtez azpiko andre biktimen kontratazioa sustatu zuten toki erakundeei obra eta zerbitzuetarako ematen zaizkien laguntzetan. Aurten, laguntzen deialdiaren formulazioa aldatu dute ?diru laguntza kolektiboaren araberakoa izango da, eta ez ikasketa mailaren araberakoa?; hala, legez eman daitekeen diru laguntzarik handiena emango dute emakume biktimen kontratuetarako, hileko mila eurokoa. Lan autonomoari ematen dizkioten laguntzetan ere, handiagoak jasoko dituzte aurten.

Protokoloaren bidez, enplegu agentzia bakoitzeko zuzendaritzak arduradun bat izendatuko du genero-indarkeria egoeran dauden emakumeei arreta emateko. Behar bezala trebatuta egon beharko du artatuari era askotako informazioa eta laguntza eman ahal izateko. Arta espazio fisiko egoki batean ematea ere bermatu nahi dute, pribatutasuna gordetzeko. Egoera horretan dauden emakumeen arazoaren inguruko sentsibilizazioa sustatuko dute zerbitzuko langile guztien artean.

Arreta egokitua

Adierazi dutenez, protokoloa «etengabe» gainbegiratzen dute; emakume eta gizonen arteko berdintasun programa onartzen duen 2016ko martxoko Nafarroako Gobernuaren akordioan jasotako neurrietako bat da.

Iazko zenbait datu eman ditu enplegu zerbitzuak. Guztira, 716 kontratu hobaridun egin zituzten Nafarroan, laguntzen bidez; 2015ean baino 111 gehiago ?605 izan ziren?. Halaber, 141 emakume artatu zituzten Gizarteratzeko Errenta Aktiboaren programan; laguntza ekonomikoa eta orientazio profesionaleko ibilbide pertsonalizatua hartzen ditu programa horrek.

Publizitatea

Sortu kontua
Maialen Unanue Irureta

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak