Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Kultura Beldurrak lupak dira

Publizitatea

Kultura

Donostiako 61. Zinemaldia. Zinemira. Basquewood

Beldurrak lupak dira

 

2013-09-26 / Urtzi Urkizu

Kazetari batek beste bati esaten dio, erdi serio erdi ironiaz: «Gure beldurrak lupak bezalakoak dira». Ez dago Amaren eskuak filmeko une gorenen artean, baina azpian gordetzen du Nerea protagonistak bizi duena. Beldurren artean, gauza guztietara iritsi ezina, mundu ero honetan ailegatu ezinik ibiltzea. Karmele Jaioren eleberri ederrean barneraino iristen ziren pertsonaia protagonistak. Eta Mireia Gabilondoren filmean ere hala gertatzen da.

Ainara Gurrutxaga aktore bikainak egindako lana goraipatzeko modukoa da. Pantaila handirako aurpegi berri bat nahi zuten ekoizpeneko arduradunek. Eta Gurrutxaga hautatzerakoan asmatu dute. Liburuko Nerea irudikatzean, Gurrutxagaren sentimendu jarioak ageri dira. Filmeko minutu gehienetan sufritzen ageri da pertsonaia, gero eta nekatuago. Baina Ruper Ordorikaren doinuarekin batera egingo du irribarre. Eskerrak. Ikuslea Gurrutxagaren irribarrerik gabe uztea bekatu mortala bailitzateke. Aurrekoan aktoreak esan zuen ez duela zineman jarraitzeko asmorik. Antzerkia dela bere «etxea». Oholtza gainean ikusten jarraituko dugu bai. Baina ea beste gidoi erakargarriren batek tentatzen duen eta Gurrutxagak hitza jaten duen. Alegia, pantaila handian gehiagotan ikusteko gogoarekin gelditu gara.

Gabilondoren filmean, halaber, ezin ahaztu Loli Astorekak jokatzen duen rola. Aktore ona zela bagenekien, baina izeba Doloresen pertsonaiak harentzat egina dagoela ematen du. Sinesgarriak dira haren hitzak, indarrez beteak.

Liburuari oro har eta istorioaren izpirituari fideltasuna gordetzen dio filmak. Hartara, poztekoa da entzutea Karmele Jaio idazlea bera pozik gelditu dela pelikularen emaitzarekin.

Amaitzeko, desio bat Amaren eskuak-entzat: bihartik aurrera areto komertzialetan arrakasta izan dezala.

Publizitatea

Sortu kontua
Urtzi Urkizu Urtzi Urkizu

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak