Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia 78ko erregimenean harrapatuta

Publizitatea

Iritzia

HIZPIDEAK

78ko erregimenean harrapatuta

 
Inoiz baino ageriago ari da geratzen egunotan frankismoa zeinen gaizki amaitu zen. Edo, oraindik, nola erabat amaitzeke dagoen. Ikusi besterik ez dago atzo Hispanitatearen Egunaren karietara Bartzelonan hainbat manifestarik zer defendatzen zuten. Zein inpunitaterekin.

Horren aurrean, Euskal Herrian, hainbat jende irten zen kalera. Euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako lelo argi eta motzak zituzten manifestazio horietako bik. Gasteizen, ondokoa: Demokrazia! Stop frankismoa. Iruñean, beste hau: Demokrazia eta erabakia. Utikan erregimena! Bazirudien 40 urte atzera egin zuela atzo Euskal Herriak. Baina, beharbada, urte horietan konpondu ez diren auziak beren izenez deitzen besterik ez ziren ari manifestariak.

1978an indarrean jarri zen Espainiako Estatua krisian dagoen edo ez. Bada eztabaidarik. Ziurrenik, frankismoan bortizki zanpatutako herrietan betitik egon da krisian. Ez beharbada erregimena bera, baina bai haren legitimitatea. Erabakitzeko eskubidea duten subjektu gisa ez baitituzte onartu.

Auzia da nola jokatu bitartean. Gasteizen, atzo iluntzean, bi eredu aurrez aurre agertu ziren: Agur78 ekitaldian kanpaturiko gazteenak eta haiek atxilo eraman zituzten Gasteizko udaltzainenak. Zein hautatuko ote dugu?

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak