Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Hitzak eta ekintzak

Publizitatea

Iritzia

HIZPIDEAK

Hitzak eta ekintzak

 

2017-10-12 / Iñaki Petxarroman

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Kataluniako Errepublika aitortu eta errespetatzen dutela onartu dute ebazpen batean, EAJren eta EH Bilduren aldeko botoarekin. Keinu gisa garrantzitsua izan daiteke. Kontua da Kataluniako auzia hartzen ari den estatu dimentsioa ikusirik gero eta beharrezkoagoa dela argitzea eta zehaztea zein diren eragile politiko bakoitzaren benetako apustua eta hori lortzeko nahi dituen aliatuak.

Izan ere, batzar nagusietan testu hori sinatu duen EAJren aliatu nagusia PSOE da, eta alderdi horrek babes osoa eman dio Mariano Rajoyri Kataluniako autonomia baliogabetzeko eta konstituzioaren 155. artikulua ezartzeko. Hau da, bere baimena eman dio Kataluniako Errepublika deklaratu —eta oraingoz eten— duten alderdiak gobernutik kendu eta Madrilgo urrutiko agintetik hartzeko autonomiaren kontrola.

Kataluniaren eskubide nazional eta politikoak errespetatzen ez duten horiekin gobernatzen jarraitzea eta Kataluniarekiko elkartasun adierazpenak sinatzea bateragarria al da? Espainiaren zatiezintasunaren alde eta, beraz, gainerako nazioen eskubideen aurka, garbi hitz egiten dute PPk eta PSOEk. Baina, batez ere, garbi jarduten dute. Hitzez eta ekintzez dira koherente estatu ikuspegi horretan, eta besteen hitzak ez zaizkie askorik axola ekintza bihurtzen ez diren bitartean.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak