Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Beste aldera begira

Publizitatea

Iritzia

HIZPIDEAK

Beste aldera begira

 
Gobernuaren kontrako ekintza, atzo, Istanbulen.
Gobernuaren kontrako ekintza, atzo, Istanbulen. S. SUNA / EFE

2016-03-05 / Jakes Goikoetxea

Gerra. Hiriak setiatuta. Hilketak. Milaka herritar ihesean. Kazetariak kartzelatuta eta komunikabideak itxita (astebetean lau); eta lanean jarraitzen duten gehienek beste aldera begiratzen dute, informatu beharrean gerra propaganda hauspotzeko. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak nahi duena egiten jarraitzen du, eta ez da ezer gertatzen, Turkiari, Erdogani, kargu har diezaiokeen inor ez da asaldatzen. Ez dago Europako Batasuneko goi agintaririk Ipar Kurdistango suntsiketa sistematikoa salatu duenik.

Tratu krudela egin dute Europako Batasuneko agintariek Turkiarekin. Turkiak bere lurretan eutsiko die Siriako errefuxiatu gehienei —handik abiatu zirenak berriro hartzea ere nahi dute—, Europan sartzea saihestuz. Trukean, Europak dirua emango dio; ez da sartuko noizbait erreformistaz mozorrotu zen Erdoganen arazoetan, izan kurduen kontrako eraso neurrigabean, izan bestelako giza eskubideen urraketetan; ezta Estatu Islamikoarekin dauzkan tratuetan ere (bi kazetarik hiru hilabete egin dituzte kartzelan, Turkiak Siriako talde islamistei armak eman zizkiela frogatzeagatik); turkiarrak EBn bisarik gabe ibili ahal izango dira; eta Europako Batasunean sartzeko negoziazio amaigabeak bizkortuko ditu.

Europako agintarientzat, migratzaileak dira kezka. Bilera erabakigarria dute astelehenean Turkiarekin. Kurduek sotoetan ezkutatuta jarraituko dute, bonben beldur. Giza eskubideek ere bai.

Publizitatea

Sortu kontua
Jakes Goikoetxea Jakes Goikoetxea

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak