Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Banyoles-etik Vic-era

Publizitatea

Politika

Estatus politikoari buruzko galdeketak. Iritziak. AZPEITIA

Banyoles-etik Vic-era

 

2016-06-07 / Xabi Borda - Idazlea

Zaila zait begietako lauso honekin atzoko egunari hotz begiratzea. Zainak oraindik tenkatu samar dauzkat. Ilusioak gure bihotzei gogor eragin zien seinale.

Egunaren amaieran etorri zen Maiteren watxapa gorde nahiko nuke ahazten ez diren gauzen kutxa horretan. Josu taldekidearen oihua. Eliren besarkada. Aitorren bostekoa. Eneritzen eta Mirenen irribarreak… Dena gorde nahiko nuke.

Azpeitia «osoak» hartu zuela parte esango nuke. Esku batekin zenbatu ditzaket arrazoi bategatik edo besteagatik abstentzio aktiboaren alde azaldu zaizkigunak hilabete hauetan. Izango dira gehiago, noski. Baina han ziren ilaretan espero nituen lagunak, etxekoak, ezagunak. Eta baita espero gabeko asko eta asko ere.

Parte hartze kopurua, ordea, ez zetorren hain handi eguerdian: 1889. Baina hori, asko da edo gutxi da? Zenbat behar ditugu parte hartzea oso ona izan dela esateko? Taldean horretaz hausnartu gabeak ginen.

Eskerrak begirale begi zorrotzak ekarri genituen. Bereziki katalanek harritu ninduten. Elisenda Paluzie (UB Unibertsitateko Ekonomia Zentroko zuzendaria) eta Quim Arrufat (CUPeko diputatu ohia), galdeketa seriotasunez gauzatzen zela egiaztatu bitartean, gure izuari galga jartzen ibili ziren. Kataluniako herri galdeketen erreferentzia baranda sendoa zen oinpean zorua mugitzen hasten zitzaigunean: ondo zoazte, ea Banyoles-en parte hartzera hurbiltzen zareten (%36), Azpeitiaren oso antzekoa da kopuruz eta soziologiaz…

Eskarmentua zekarten, ibiliak ziren herri galdeketen antolakuntzan. «Lortu duzue etorkinengana iristea?». Ni isilik. «Zenbateko zentzoa osatzen dute etorkinek Azpeitian?» Ideiarik ez. «Gurean handia, %20 inguru, estrategikoa izan zen». Goizean paper bat inprimatzera lokutoriora sartu ginenean bertan galdeketaren aztarnarik ez zela akordatu nintzen.

Azkenean iritsi zen parte-hartze datua: «4781. %39,37». Zorionak eta besarkadak. Ikaragarria, Banyoles jo ta pasa egin genuen!

Pozaren pozez mozkortuta, begirale euskaldunei zirtolari hasi nintzen: Euskal unibertsitateko doktoreok, irakasleok eta katedratikook herri ekimenetan behar zaituztegu, baina herritar gisa; antolakuntzan behar zaituztegu. Herritarron borondate eta bihotzarekin Banyoles-era iritsi bagara, zuen aurre-analisi zehatzak eskura izanez gero Vic (%42) bera ere aise gaindituko genuen!

Barkatuko al didate atrebentzia.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak