Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Katalan hiztegia

Publizitatea

Iritzia

LARREPETIT

Katalan hiztegia

 

2017-10-08 / Iñigo Aranbarri

Kataluniako aferak politikan aspaldi entzun gabeko hitzak azaleratu dizkigula sinestuta bizi naiz. Sedizioa da bat, definizio zehatzagoaren faltan (bekatuzko olgetan hitzak Plazido Mujikaren zapata-kaxetan: matxinada, zalaparta, naasdura, nasimasi, nastualdi, tobera, zalagarda, zarraparra...) gaztetako gerrako filmetara naramana. Sedizioa goizaldean ordaintzen zen; planta ere badu Traperok pelotoiari zorrotz begiratzeko. Baina tragikoegi jarri gabe, bihar arte behintzat, jendearen sentimendu primitiboei loturikoak ditut gainontzekoak: poza, amorrua, zaputza, ilusioa, beldurra...

Inbidiarekin batera, jakina. Hemen behintzat. Inbidiaz itzuli ziren gaur zortzi han zirenak eta inbidiaz jarraitu ditugu askok hango gertaerak. Milaka jende kalean Espainiatik manumitzea hurrengo egunsentiarekin datorrela sinestuta. Baina konparazioak oso dira latzak. Maila sinbolikotik hasita, ezen ea nork eskaini behar dion hemen krabelin gorria bizkarreko azkurak kentzeko aurrean prest duen guardia zibilari, ea nork txalotu behar duen piperpotoa gerrian duela botoa ematera hurreratu den hori. Urruti gaude, eta ez da kilometro kontua. Denbora da, bizkar-zorroa, historia gertuaren erdoka lepo gainean.

Hiztegiak berak egiten gaitu elkarren arrotz. Demokrazia deitu diote gure gerra osteko gora euskadi askatuta hari. Arriskatu egin dira. Askatuta ez baita ezer, edo edozer da dena izanda. Askatuta independentea izatea da zein Espainiako kolonia ezkurzale bat. Kontzeptu lainoa da ederrean, eta hau ametsetarako da egokiagoa real politikarako baino. Baina nola hasiko gara krabelinekin, nola txaloka, nola demokraziaka hitz hori, demokrazia, ez bada sekula geurea izan. Nola egingo dugu geure horixe bera izan bada 78ko errejimenaren ikurretako bat.

Katalunian, fronte asko du prozesuak. Arian, hiztegi garbitzen ere ari dira. Ikasi beharko dugu hori ere, hitzak ibiliak zamatzen dituela.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak