Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Zentsura

Publizitatea

Iritzia

HITZ ETZANAK

Zentsura

 

2017-10-13 / Andoni Egaña

Natxo de Feliperi entzun diogu joan den astean Oskorriren lehen urteez ari zela «akaso zuetariko gazteenek ez duzue ezagutu, baina…». Frankismo garaiko zentsura modua kontatu zuen. Jaialdi bakoitzaren aurretik kantatu behar zituzten abestien zerrenda igorri behar zela, eta Gobernadoreak edo horretarako zegoenak erabakitzen zuela hau bai eta hura ez, urlia bai eta sandia ez. Saiheste ahalegin adimentsuak, tokian tokiko zelataria engainatu nahia, beldurra…

Bertsolari jaialdietarako ere gauza bertsua gertatzen zela badakigu. Antolatzaileek gai zerrenda bidali behar izaten zuten, eta, askoz ere lantegi zailagoa, bertsolarien zer esango zuten gai bakoitzaren inguruan. Ezaguna da Lazkao Txikiri-eta gertatua Guardia Zibilen kontrol batean. Ea nora zihoazen. Getariara, kantatzera. Ea zer kantatu behar zuten. Ez zekitela. «¡Pues vaya cantaores de los cojones!».

Gerora beste zentsura modu batzuk indartuz joan dira. Nahi dutena kontatu eta komeni zaiena ez kontatzeko ahalmena dute hedabideek; Marxismo etiketa bere buruari zentsuratu zion PSOEk; Arestiri, argazkiren batean ezpain-ertzeko zigarroa ostu dio Photoshopek. Antiojorik ez. Eta Meli alargunak dioenez, Gabriel erretzaileagoa zen miopea baino.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak