Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Sinadurak

Publizitatea

Iritzia

HITZ ETZANAK

Sinadurak

 

2017-10-12 / Andoni Egaña

Alexandro Handia; Simón Bolívar; Napoleon Bonaparte; Karlomagno; Winston Churchill; Mahatma Gandhi; Fidel Castro; Leonardo da Vinci; Pablo Picasso; Isaac Newton; Marie Curie; Albert Einstein; Charles Chaplin; Harpo Marx; Marilyn Monroe... Eta baita Lewis Carroll, Franz Kafka, Mark Twain, Beethoven, Bob Dylan, Jimi Hendrix, Jon Sarasua ( 1991, Donostia, Belodromoa), Maurice Ravel, Sting eta Atahualpa Yupanqui ere. Eta Diego Armando Maradona, Martina Navratilova, John MacEnroe, Lionel Messi...

Umetan egun eguzkitsu eta luzeetan nork geure itzalarekin egiten genuen jolasean gertatzen zitzaigunaren antzekoa ari zaigu gertatzen Katalunia eta hango gorabeherekin. Ihes egiten hasi eta ezin; harrapatzen ahalegindu eta ihes egiten.

Astearte iluntzean Parlamentuko hitzaldiei eta ondorengo sinadura ekitaldiko irudiei begira egon nintzen. Askori geratuko zitzaigun ez baina bai edo bai baina ez deituriko sentsazioa. Puigdemont hasi, Forcadellek segi, Junqueras eta beste hiru lagun ondoren, independentzia deklarazioa sinatzen ikusi genituen. Ni lasaiago geratuko nintzatekeen seitik bat bederen ezkerrez sinatzen sumatu izan banu. Ezkerrak ziren, eta dira, mundua dantzan jartzeko trebetasun berezkoa dutenak.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak