Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Ateak

Publizitatea

Iritzia

HITZ ETZANAK

Ateak

 

2017-10-08 / Andoni Egaña

Bihar beteko dira 50 urte Ernesto Guevara Che hil zutela eta atzo egunkari honek erreportaje bat eman zuen argitara Daniel Rivas eta Pablo Garcíak La Higuera herriskatik egina. Beste hainbat konturen artean, aipatzen dute badela Che hil zuten etxolan, egun museo, ate bat, eta paretan hala dioela: «Ate honetatik irten zen gizon bat eternitaterantz».

Jabetu naiz guk ez daukagula hain ate epikorik ezta gutxiagorik ere. Alcaláko atearen parekorik ere ez daukagu, Errege zaldunari burua makurrarazten zion San Adriango kobako sarrera atetzat jotzen ez badugu behintzat. Baina Jose Inazio Ansorenak irakatsi zigunez, ate bihurriagoak ditugu guk, kantutegi tradizionalean esaterako, sexu-jolasaren aipamen zeharkakoa behin eta berriz egiten dutenak. « Ez dizut irekiko gau ilunean aterik». «Etzuela nahi, etzuela nahi, atian atzean etzuela nahi, ganbaran bai!». «Udaberrian abiatu nintzan dama gazte bat…atea kax kax jo nion baina…».

Ate epikoz eskas eta ate jolastiz mukuru, badugu gainera hitz bat, konzeptu geure-geurea bezain mardula delako albo-hizkuntzatan ordaina nekeza duena, sekula galdu behar ez genukeena: ataria. Ezkaratzetik, behe-barrutik, portaletik… irten eta guztiona den leku propio hori.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak