Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Mundua Balaz egindako bolalumarekin sinatu dute ituna

Publizitatea

Mundua

Balaz egindako bolalumarekin sinatu dute ituna

 
Bakearen sinadurarako erabilitako <em>balalumaren</em> irudia.
Argazkia: BERRIA

2016-09-28 / Berria

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak eta Rodrigo Londoño Timochenko FARC-EPko buruzagiak balaz egindako bolalumarekin sinatu dute 297 orrialde dituen bake hitzarmena. Boligrafoak esaldi sinboliko bat dauka grabatuta: Balek gure iragana idatzi zuten. Bakeak, gure etorkizuna.

Santosek esaldi hori bera baliatu zuen iragan ekainaren 23an, aldeek su-etena sinatzean, Habanan. Eta ekitaldian egondako nazioarteko hamabost mandatariei balaluma bera oparituko diela aurreratu zuen presidenteak: «Baletatik hezkuntzarako trantsizioa egiteko garaia da». Hezkuntza aurrekontua lehenengo aldiz «tanke, fusil eta balena» baina handiagoa izango da.

Fusil balaz egin dute boligrafoa, 50 kalibreko balaz. Kolonbiako arma industriak 500 munizio eman ditu, horietatik bolbora atera eta bolaluma egiteko.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak