Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Kultura Euskarazko bi film saritu dituzte Naonedeko zinema jaialdian

Publizitatea

Kultura

Euskarazko bi film saritu dituzte Naonedeko zinema jaialdian

'Debekatuta dago oroitzea'-k dokumental onenaren saria jaso du, eta '80 egunean' lanak, 'opera prima'-rena
Naoneden saritutako euskal zuzendariak.
Naoneden saritutako euskal zuzendariak. JORGE FUEMBUENA

2011-04-05 / Erredakzioa

Euskal zinemak asteburu arrakastatsua izan du. Alberto Gorritibereak Arriya filmarekin Malagako jaialdian irabazitako bost sariez gain, Txaber Larreategi eta Josu Martinezek zuzendutako Debekatuta dago oroitzea lanak dokumental onenaren saria jaso du Naonedeko (Nantes, Bretainia) Espainiar Zinemaren Jaialdian. Halaber, opera prima onenari emandako Borau Fundazioaren saria eraman du 80 egunean filmak. Hori ez da izan Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok zuzendutako pelikulak azken egunetan jaso duen sari bakarra, film horretan egindako lanari esker aktore onenaren saria eman baitiote Itziar Aizpururi Guadalajarako zinema jaialdian (Mexiko). Mexikon bertan, Jose Maria Orbe donostiarraren Aita-k film onenaren saria irabazi du UNAMeko festibalean. Naonedeko jaialdian bi euskal zuzendariren beste bi film ere saritu dituzte: Borja Kobeagaren No controles lanak ikuslearen saria eraman du eta Alex de la Iglesiaren Balada triste de trompeta-k, gazteen saria.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak