Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika «Subiranotasun partekatua» nahi du Elkarrekin Podemosek

Publizitatea

Politika

«Subiranotasun partekatua» nahi du Elkarrekin Podemosek

Koalizioak bere proposamena erregistratu du Eusko Legebiltzarreko autogobernuari buruzko lantaldean

2017-10-12 / Berria

GASTEIZ. Irail amaieran aurkeztutako autogobernu proposamena Eusko Legebiltzarrean erregistratu zuen Elkarrekin Podemosek, atzo, autogobernuari buruzko lantaldean. Txostena EAJren ereduarekin erkatu zuen Lander Martinez bozeramaileak. Lurraldetasunaren inguruan, bi proposamenak «hurbil samar» daudela adierazi zuen, baina politika ekonomikoak eta sozialak kontuan hartuz gero, «distantzia» handia dagoela EAJren eta Elkarrekin Podemosen artean.

Espainia «plurinazional» eta «eleaniztun» baten barruan, «subiranotasun partekatua» izango luke Elkarrekin Podemosek proposaturiko Euskal Autonomia Erkidegoak. «Federalismoaren eta konfederalismoaren» arteko eredua da, eta nazio gisa aitorpena izango luke EAEk. Estatutu berria nahi du koalizioak, baina egungoaren mugak «esploratu» nahi ditu aldi berean.

Ekonomia arloan garrantzitsuena konpetentziak zertarako nahi diren zehaztea dela ziurtatu du Martinezek. «Pentsioak ez dira bideragarriagoak izango Euskadin kudeatzeagatik; bestelako kudeaketa batek dakar bideragarritasuna». Hala, «kudeaketa misto» baten alde agertu da Elkarrekin Podemos. Estatutu berria Gizarte Segurantzako konpetentzia eskuratzeko «aukera paregabea» dela iritzi dio Martinezek.

Elkarrekin Podemosen iritziz, haien autogobernu proposamenak aintzat hartzen du euskal gizartearen aniztasuna.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak