Albistea entzun

Gure esku dago

Hautetsontzi bat, oihal zatiz josia

Hautetsontzi erraldoiak osatu nahi ditu Gure Esku Dago-k ekainaren 20ko ekitaldietan. «Erabakia ehuntzeko» garaia dela esan dute: «Herri borondatearen jostunak gara».

Irungo Ficoban egindako ekitaldian eman zuten Gure Esku Dago-koek aurrera begirako erronken berri, atzo.
Irungo Ficoban egindako ekitaldian eman zuten Gure Esku Dago-koek aurrera begirako erronken berri, atzo. Idoia Zabaleta / Argazki Press

Hodei Iruretagoiena -

2014ko azaroak 16

Irungo Ficoban egindako ekitaldian eman du mugimenduak aurrera begirako asmoen berri. Hiru ardatz zehaztu zituzten: lehena, borondatea ehundu eta “edukiontzia eraikitzea”, hautetsontzia alegia; bigarrena, bidea adostea; eta hirugarrena, erabakia gauzatzea. Lehen pausoa ekainaren 20an irudikatuko dute, herrialdeka egingo duten ekitaldian, hautetsontzi erraldoiak eraikita.

Bidean izango da zer egina, ordea. Herritar bakoitzak oihal zati bat hartuz hasiko du bidea, hogei laguneko taldetan antolatuta, nahi duen moduan beteta. Aniztasuna josi nahi dute horrela, oihaletan "kolore guztiak" bilduta. Ondoren, auzo eta herrietan josiko dituzte lortutakoak, apirilaren 25ean, Ehuntzen egunean. “Herri borondatearen jostunak izango gara”. Ekitaldian bertan egin dute lehen ariketa, herri batzordeetako kideek eta hainbat pertsona ezagunek. Bakoitzak bere zatian idatzi eta bi oihal zati josi dituzte. Tartean ziren, besteak beste, Gemma Zabaleta, Iñaki Zarraoa, Martxelo Otamendi, Kirmen Uribe eta Juanito Dorronsoro.

"Gaur hautetsontzia, bihar erabakia"

Garaiz iritsi da jendea Ficobara, eta Gure Esku Dago-ren kantua abesten egin dute ekitaldia hasi artekoa. Joan den ekainaren 8an Durangotik Iruñera osatutako “irribarre erraldoia” eta joan den astean Donostian egindako mosaikoa gogoratuz hasi dira. Herri batzordeetako 123 lagun sartu dira giza katean, orduko kilometro bakoitza ordezkatuz. Haiek hartu dute hitza ondoren: ilusioa, erronka eta aniztasuna dira gehien aipatu diren kontzeptu eta sentipenak.

Ikasturteko erronken xehetasunak azaldu ondoren, Zelai Nikolasek eta Anjel Oiarbidek hitz egin dute amaieran, elkarlanerako deia eginez: “Borondate horien jostunak geu gara. Geu gara protagonistak: herritarrak", esan dute: "Elkarlanean, ezberdinen artean, ehundu dezagun erabakia. Gaur hautetsontzia, bihar erabakia”.

Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak grabatutako bideoan, besteak beste, Iñaki Zarraoa EAJko kidea eta Getxoko alkate ohia, Gemma Zabaleta PSE-EEko kidea, Txaro Arteaga Emakundeko zuzendari ohia, Mikel Markez kantaria eta Angel Oiarbide zein Zelai Nikolas Gure Esku Dago-ko kideak ageri dira, Iban Garate eta Ilaski Serrano aurkezleekin batera oihalak josten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Manifestazio burua, Alderdi Ederretik abiatzen. ©/ BERRIA

Espetxeetako hormen «pitzaduran» sakontzera deitu du Sortuk

Jon O. Urain

Manifestazioak egin dituzte Bilbon eta Donostian, Preso Politikoen Nazioarteko Egunean.

Arnaldo Otegi, joan den astazkenean, Eibarren (Gipuzkoa). ©Maialen Andres / Foku

EH Bilduk Otegi proposatu du koordinatzaile karguan jarraitzeko

Jon O. Urain

Mahai Politikoak gaur eman du federazio subiranistaren zuzendaritzarako proposatu dituen izen-abizenen berri.

Garamendi eta Iceta, martxoan. ©J.J. Guillén / Efe

Jaurlaritzak urriaren 1etik aurrera eskuratuko du espetxe eskumena

Jon O. Urain

Transferentzien Batzorde Mistoa maiatzaren 10ean bilduko da, akordio hori izenpetzeko. Errepide garraioaren, ISSNaren eta Ondarroako Itsas Barrutiko eraikinaren eskumenen inguruan ere ados jarri dira bi gobernuak.

Joan den urtarrilean Donostian euskal presoen eskubideen alde egindako manifestazioa. ©Jon Urbe / FOKU

«Kaleratze bidea espetxe legediaren baitan egiteko prestutasuna» berretsi du EPPK-k

Maddi Ane Txoperena Iribarren

EPPK-k oharra kaleratu du Preso Politikoen Nazioarteko Egunaren bezperan —BERRIAk eskuratu du—. Frantziak eta Espainiak 2018tik egindako urratsak «kontuan hartu» arren, gehiago galdegin ditu: «Gaur ikusten duguna ere ez da, inondik inora, nahi genukeen mapa».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna