El Salvador

25 urte bete dira El Salvadorko jesuiten hilketatik

Sei jesuita eta unibertsitateko bi langile hil zituzten militarrek. Tartean ziren Ignacio Ellakuria eta Juan Ramon Moreno euskal herritarrak.

Duela 25 urte hildakoen omenezko oroigarriak, UCA unibertsitatean.
Duela 25 urte hildakoen omenezko oroigarriak, UCA unibertsitatean. Roberto Escobar / EFE

Berria -

2014ko azaroak 16

25 urte igaro dira San Salvadorko (El Salvador) UCA unibertsitatean militarrek sei jesuita eta unibertsitateko bi langile hil zituztenetik. Hildakoen artean zeuden Ignacio Ellakuria (Portugalete, Bizkaia, 1930) eta Juan Ramon Moreno (Villatuerta, Nafarroa, 1933) apaiz euskaldunak. UCA Unibertsitateko errektorea zen Ellakuria, eta Teologiaren Liburutegiko zuzendaria Moreno. 

1979an El Salvadorren jazotako estatu kolpearekin kritiko agertu ziren Ellakuria eta UCA unibertsitateko jesuitak. Herri sektoreen eskubideen alde jardun zuten, militarrak eta lur jabe handien haserrea piztuz. 1989ko azaroaren 16an, El Salvadorko armadako Atlacatl batailoia unibertsitatean sartu, eta sei jesuitak —bi euskal herritarrak, hiru espainiar eta El Salvadorko beste bat—, unibertsitateko langile bat eta haren alaba hil zituzten. Gaur egun, 25 urte geroago, inor ez dute epaitu orduko gertakariengatik. Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak kasua ikertzen jarraitzeko borondatea erakutsi du. 

Urteurrena gogoratzeko, hainbat ekitaldi izan dira San Salvadorko UCA unibertsitatean. Gertakariei buruzko erakusketak, dokumentalen proiekzioak eta martxak izan dira, besteak beste. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna