hauteskundeak errumanian

Justiziak oztopatu ezean

Klaus Iohannis liberalak irabazi ditu presidentetzarako bozak Errumanian. Karguen bateraezintasun salaketa bat dauka aurka.

Klaus Iohannis garaile izan da Errumaniako presidentetzarako hauteskundeetan. /
Klaus Iohannis garaile izan da Errumaniako presidentetzarako hauteskundeetan. / RAED KRISHAN/EFE

Mikel Rodriguez -

2014ko azaroak 17

Klaus Werner Iohannis liberalak botoen %54,6 eskuratu ditu; Victor Ponta sozialdemokratak, berriz, %45,3ko babesa jaso du, botoen %96 zenbatu dituztenean. Emaitzen berri jakin ondoren, parte hartze altua nabarmendu du Iohannisek —%65 izan da—, Bukaresten egindako adierazpenetan. "Irabazi dugu. Herrialdea berreskuratu dugu", adierazi du.

Ponta zen faborito, eta Iohannisen garaipena onartzearekin batera, lehen ministroaren karguan jarraitzeko asmoa agertu du. Legealdia amaitu arte jarraitu nahi du; hau da, 2016ra arte.

Hauteskundeen lehenbiziko itzulia hilaren 2an egin zen. Pontak irabazi zuen, botoen %40rekin, eta bigarren izan zen Iohannis, %30ekin. 

Alemaniar etniakoa da Ihoannis (Sibiu, 1959). Gaur egun, 37.000 alemaniar inguru daude Errumanian. Garai batean anitzez gehiago ziren, baina, herrialde komunista ohi anitzetan bezala, Altzairuzko Oihala erortzean Alemaniara emigratu zuten gehienek, Itzulerarako Legeak erakarrita. Hala egin zuten Iohannisen gurasoek ere 1992an. Semea, ordea, jaioterrian gelditu zen, eta ibilbide politikoari ekin zion, FDGR Errumaniako Alemaniarren Bilgune Demokratikoan.

2000. urtean Sibiuko alkatetzarako hauteskundeak irabazi zituen, eta alkatea da oraindik, lehia guztiak erraz irabazi baititu —botoen %88raino ere ailegatu izan da, nahiz eta Sibiun alemaniarrak %2 ere ez diren—. Jaioterrian lortutako sonaren ondoren, politika nazionalera jauzi egin zuen, PNL Alderdi Liberal Nazionalaren eskutik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna