kolonbia

FARCek baieztatu du Alzate jenerala "harrapatu" duela, eta menia eskatu dio Santosi

Kolonbiako gerrillak dio "bertan behera utzi beharrekoa gerra" dela, "ez negoziazioak". Gerrillak Bogotari eskatu dio argitzeko zertan ari zen militarra.

Jorge Torres Victoria 'Pablo Catatumbo', azalpenak ematen, atzo, Habanan, FARCeko negoziatzaileen taldeko kideekin.
Jorge Torres Victoria 'Pablo Catatumbo', azalpenak ematen, atzo, Habanan, FARCeko negoziatzaileen taldeko kideekin. ALEJANDRO ERNESTO / EFE

Mikel Rodriguez -

2014ko azaroak 19

Juan Manuel Santos presidenteak bake negoziazioak eteteko arrazoia asteburuan gertatutako ustezko bahiketa bat da. Igandean galdu zieten arrastoa Ruben Dario Alzate armadako jeneralari eta haren bi laguntzaileri: Jorge Rodriguez koronelari eta armadaren operazio bereziez arduratzen den Gloria Urrego abokatuari.

Defentsa Ministerioaren arabera, Choco probintzian bahitu zituzten, txalupa batetik jaisten ari zirela. Haiekin zihoan soldadu batek ihes egitea lortu zuela jakinarazi dute, eta hark eman zuela gertakariaren berri.

FARCek baieztatu duenez, gerrillaren Ivan Rios blokearen esku dago jenerala. "Segurtasun lanetan" ari zirela, Alzate jenerala eta bi laguntzaileak atxiki zuten Atrato ibaian. FARCek nabarmendu du Alzatek Kolonbiako armadan duen ardura: "Kontu asko ditu argitzeko Alzate jeneralak herri justiziaren aurrean". Nolanahi ere, azaldu du "atxikien bizitza eta osotasun moral eta fisikoa" bermatuko duela FARCek, eta hala egiten jarraitzeko prest dagoela "estatuaren amorruak uzten digun arte".

Bake elkarrizketen alde egin du FARCek, hala ere: "Bakea nahi dugu gatazka armatu bat dagoelako; egungo gobernuak hala aitortu du politikoki eta legalki". Su-etenak, ordea, alde bikoa izan behar duela esan du gerrillak. Bihar beteko dira bi urte bake elkarrizketak abiatu zituztenetik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna