PALESTINA

Palestinako estatua aitortu du Espainiako Kongresuak

Suedia izan zen aitortza hori egin zuen Europako Batasuneko lehen estatua, urriaren 30ean.

Palestinako ordezkariak Espainiako Kongresuan, ebazpena ospatzen.
Palestinako ordezkariak Espainiako Kongresuan, ebazpena ospatzen. Juanjo Martin / EFE

Berria -

2014ko azaroak 18

Ia aho batez onartu du Espainiako Kongresuak ekimena, eta aitortza hori "irtenbide bakartzat" jo dute Israel eta Palestinaren arteko gatazka konponbidean jartzeko. Adostutako testuaren arabera, Palestinako estatuaren aitortzak Israel eta Palestinaren arteko bake negoziazioen "ondorio" izan behar du.

Halaber, kongresuak Espainiako Gobernuari eskatu dio Europako Batasunean susta dezala Palestinako estatuaren aitortza, kontuan izanik "Israelen kezka, interes eta asmo legitimoak".

Jose Manuel Garcia Margallo Espainiako Atzerri ministroa pozik agertu da ekimenak izandako adostasun mailarekin, eta espero du kongresuaren adierazpenak balio izatea ekialde hurbileko bake prozesua blokeotik ateratzeko. PSOEk aurkeztu du ekimena, eta Trinidad Jimenez diputatuak ere azaldu du bertako bake prozesuari egin dakiokeen "ekarpen onena" dela adierazpena.

Irailaren 23an, eskubide osoko estatu gisa aitortzeko eskaria egin zuen Mahmud Abbasek NBEn, "Ekialde Hurbilean bakea bermatzeko". Urriaren 30ean, Suediako Gobernuak aitortu zuen Palestina estatu gisa, eta Frantziako Asanbleak azaroaren 28an bozkatuko du horren inguruan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna