arkeologia

Arrasateko koban Neandertalaren aurretik bizi izandakoaren arrastoak aurkitu dituzte Aranzadiko arkeologoek

Neandertal gizonaren aurretik bizi izandako Homo Heildebergensisen aztarnak aurkitu dituzte Arrasateko Lezetxiki koban Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek. 1965ean haitzuloan aurkitutako besahezurra Homo Heildebergensis espeziearena dela uste dute.

Berria -

2005eko uztailak 21
Uda honetan Aranzadi Zientzia Elkartekoek Arrasateko hobian egindako indusketetan aurkikuntza garrantzitsuak egin dituztela esan du ikerketaren zuzendari Alvaro Arrizabalagak. =i Lezetxiki =i Kantauri itsasoaren ertzean dagoen hobirik garrantzitsuena da, eta 60ko hamarkadan Jose Migel Barandiaranek ikertu zuen. Arrizabalagak adierazi du Homo Heildebergensis espeziearekin lotuta Europan aurkitutako hondarrak urriak direla oso, eta horietatik % 98 Atapuercan (Espainia) daudela. Arkeologoek Atapuercan (Espainia) garai eta sexu ezberdinetako 30 hezurdura aurkitu zituzten, eta Arrizabalagak dioenez, Arrasateko =i Lezetxiki =in topatutakoak ‘antzekotasun handia’ du horiekin. Aurkitutako aztarna horiengatik ondorioztatu dute Lezetxikiko besahezurra Homo Heildebergensisi dagokiola. Homo Heildebergensisek eginak izan daitezkeen harrizko lanabesak bilatu dituzte. Animalien hondarrak ere aurkitu dituzte, eta arkeologoek Azpi Paleolitoko arrasto gehiago aurkitzeko esperantza daukate, eta garai hartan zer nolako fauna, flora eta klima zegoen jakin ahal izango dute. Arkeologoek Homo Heildebergensisen arrastoez gain, Neandertal gizonarenak ere topatu dituzte. Duela 70.000 eta 80.000 urteko hezurrezko eskuziria eta itsasoko kontxekin egindako lepokoak aurkitu dituzte. Arrizabalagak azpimarratu du aurkikuntza hauekin esan daitekeela ‘pertsona’ hauek guk uste baino hurbilagokoak ditugula.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna