BAKE ELKARRIZKETAK KOLONBIAN

Bake elkarrizketekin aurrera jarraitzeko nahia azaldu du Santosek

Bi urteko negoziazioen balorazio "baikorra" egin du FARCek. Gerrillaren negoziatzaileek azaldu dute Ruben Dario Alzate Kolonbiako armadako jenerala eta haren bi laguntzaileak aske uzteko eztabaida ez dagokiela bake elkarrizketetan ari direnei.

Juan Manuel Santos Kolonbiako Gobernuko presidentea.
Juan Manuel Santos Kolonbiako Gobernuko presidentea. Javier Casella / EFE

Berria -

2014ko azaroak 19

Bi urte dira Kolonbiako Gobernuak eta FARC-EP Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak-Herriaren Armadak bake negoziazioak hasi zituztenetik, eta eginiko bidearen balorazioa egin du FARCen izenean Habanan negoziatzen ari den taldeak. Luciano Marín Arango Ivan Marquez-ek, FARCen negoziazio taldeko buruak, nabarmendu du balorazio hori "oso baikorra" dela, gogoraraziz agendako bost puntutatik hirutan heldu direla adostasunera.

"Bi urtean asko aurreratu dugu aldeen arteko konfiantzan Bi urteek ahalbidetu digute elkar gehiago ezagutzea, eta horrek eragina izan dezake hemendik aurrera elkarrizketen emaitzak praktikoagoak eta egingarriagoak izan daitezen", esan du Marquezek.

Bigarren urtemugan, ordea, etenda daude elkarrizketak, FARCek  Ruben Dario Alzate Kolonbiako armadako jenerala eta haren bi laguntzaile atxiki ostean. Hainbat informazioren arabera, hirurak aske utz ditzake FARCek 48 orduren buruan, baina Marquezek "espekulazioak" alde batera utzi ditu; esan du ez dagokiela bake elkarrizketetan ari direnei gai hori lantzea. Auzi hori FARCen idazkaritzarekin hitz egin behar du Kolonbiako Gobernuak, Marquezen esanetan.

Atxikitze horren ondoren erabaki zuen Kolonbiako Gobernuak Habanako bake elkarrizketetako mahaian ez esertzea. Erabaki "oldarkorra eta inkontsekuentea" izan zen gobernuarena, Marquezen iritziz, ez baita "onargarria gerra deklaratzen duenak bere soldadu eta jeneralak ez ukitzea espero izatea". Alzate eta haren laguntzaileenaren tankerako gertaerarik errepika ez dadin, su etena alde bikoa izateko eskaria berretsi du FARCek, "lasaitasun eta konfiantza giroa" sortzeko.

Santos, elkarrizketarako prest

Juan Manuel Santos Kolonbiako Gobernuko presidenteak bake elkarrizketekin jarraitzeko borondatea adierazi du: "Armak eta indarkeria baztertu behar ditugu, gatazka armatua amaitu behar dugu, horregatik espero dut Habanan izan dugun inpasse hori laster askatzea".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna