Memoria

Lehen aldiz omendu dute Brouard Eusko Legebiltzarrean

Talde guztietako kideek parte hartu dute ekitaldian. Madrilen, Muguruzaren heriotzaren inguruan izandako "isiltasuna" salatu du Amaiurrek.

Brouarden irudiaren inguruan bildu dira talde guztietako kideak, HBko buruzagia omentzeko. /
Brouarden irudiaren inguruan bildu dira talde guztietako kideak, HBko buruzagia omentzeko. / Juanan Ruiz/ARP

Berria -

2014ko azaroak 20

Duela 30 urte GALek hildako Santi Brouard Herri Batasuneko buruzagiaren omenez, bost minutuko isilunea egin dute Eusko Legebiltzarreko talde guztiek. Brouarden irudi baten eta suontzi baten inguruan bildu dira parlamentariak, Gauerdiko Iparrorratza eskulturaren aurrean. Eusko Legebiltzarrak GALen biktima bati egindako lehen omenaldi ofiziala izan da. Duela bost urte, edonola, HBko buruzagia oroitzeko adierazpen instituzionala onartu zuen legebiltzarrak. Hilaren 27an, bestalde, Brouarden omenezko plaka jarriko dute Eusko Legebiltzarrean bertan, hildako beste hiru legebiltzarkideekin batera.

1984ko azaroaren 20an hil zuen GALek Brouard, bere Bilboko mediku kontsultan. Bi mertzenario kontsultan sartu eta tiroz hil zuten HBko kidea. Eusko Legebiltzarrerako hautatu berria zen Brouard, baina ezin izan zion karguari hasiera eman.

Gaur, gainera, 25 urte bete dira Josu Muguruza Herri Batasuneko diputatua hil zutenetik. Madrilen hil zuten Muguruza,  HBko beste parlamentariekin batera Diputatuen Kongresurako lana prestatzen ari zela, Alcala hotelean. Gaur, larrosa banakin sartu dira Amaiurreko diputatuak Kongresuko aretora, Muguruzaren omenez. Rafa Larreina diputatuak, bere hitartzean, gogoan izan du Muguruza. Diputatuen Kongresuak 25 urteetan zehar mantendutako "isiltasuna" salatu du, eta urte horiek "oroimen, aitortza eta errespetu bihurtu" daitezela eskatu du. Gainera, biktimentzat "egia, justizia eta erreparazioa" ere eskatu du Larreinak, "injustiziak salbuespenik gabe konpondu" behar direla esanez. Hain zuzen ere, Muguruzarekin batera, Brouard eta azaroaren 20ko egunez ETAk hildako bi polizia eta guardia zibil bat ere gogorarazi ditu Amaiurko diputatuak.

Muguruza eta Brouard, biak omentzeko, lore eskaintzak izango dira: Bilboko Ametzola plazan bata, 12:00etan, eta Errekaldeko plazan bestea, 12:30ean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna