FORU HAUTESKUNDEAK

Rabadek UPNren zerrendaburu izateko hautagaitza aurkeztuko du

Jose Javier Esparzak hautagaitza ofizialki aurkeztu ondoren, gutxienez bi hautagai lehiatuko dira UPNren zerrendaburu izateko.

Berria -

2014ko azaroak 20

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak iragarri ostean ez dela UPNren zerrendaburu izango 2015eko foru hauteskundeetarako, hura ordezkatzeko hautagaia nor izango den aukeratzeko lanak ditu orain UPNk. Jose Javier Esparza izan da lehen fitxa mugitu duena, eta Juan Ramon Rabade izan da hurrengoa.

Rabadek herenegun esan zuen "%80 edo 90ean" zuela erabakia hautagaitza aurkeztea. Gaur, RNE irratian baieztatu du hala egingo duela.

Tuterako erietxeko zuzendaria eta UPNko Bermeen Batzordeko presidentea da Rabade. Herenegun eginiko adierazpenetan esan zuen Esparza "hautagai bikaina" dela, baina bera ere prest dagoela "alderdiaren esanetara" jartzeko, 30 urtez "alderdiarekiko, Miguel Sanzekiko eta Yolanda Barcinarekiko leialtasun apurtezina" azaldu ondoren.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna