EKONOMIA

Kutxak Xabier Iturbe izendatu du fundazioko presidente

Jose Miguel Martin izango da presidenteorde, eta Carlos Ruiz zuzendari. Aurrezki kutxak banku fundazio bilakatzea onartu zuen urrian.

Xabier Iturbe Kutxa fundazioko presidentea.
Xabier Iturbe Kutxa fundazioko presidentea. Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Berria -

2014ko azaroak 20

Zuzendaritza karguak beteko dituztenak izendatu ditu Kutxa fundazioak, ohar batean jakinarazi duenez. Aurrezki kutxako presidentea zen Iturbe, presidenteorde Martin eta Gizarte Ekintzako arduradun Ruiz.

Gainera, Rosa Leal Sarasti aurrezki kutxako idazkari nagusi ohia izango da fundazioko idazkaria. Izendapenokin, Kutxak nabarmendu du fundazio bihurtzeko bidean "beste urrats bat" egin duela. Hurrengo pausoa fundazioa merkataritza erregistroan izena ematea izango da, eta prozesu osoa abenduaren 29rako burutuko duela ziurtatu du Kutxak.

Urriaren 24an onartu zuten kutxa banku fundazio bihurtzea, eta patronatuak 11 kide izatea adostu zuten. Haien artean daude EAJk proposatutako lau (haien artean Xabier Iturbe Kutxako lehendakaria), PSEk hautatutako hiru, PPk jarritako bat eta, langileen ordezkari bat. Gipuzkoako Aldundiari eta Donostiako Udalari lekua gorde zieten patronatuan, Kutxaren bi erakunde sortzaileak direlako. Alta, bi erakunde horiek —Bilduren esku— ez zituzten beren ordezkariak aukeratu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna