kataluniako prozesu subiranista

A-9ko prozesuagatik lau delitu egotzi dizkio Estatuko Fiskaltzak Artur Masi

Kataluniako presidenteaz gain, Joana Ortega presidenteordea eta Irene Rigau Hezkuntza kontseilaria ere salatu ditu. "Desobedientzia larria" leporatu die. Estatuarekiko arrakala handitu egin du kereilak.

Artur Mas Generalitateko presidentea, atzo. /
Artur Mas Generalitateko presidentea, atzo. / Alberto Estevez/EFE

Xabin Makazaga -

2014ko azaroak 21

Espainiako Fiskaltzak aurkeztu du Artur Mas Generalitateko presidentearen, Joana Ortega presidenteordearen eta Irene Rigau Hezkuntza sailburuaren aurkako kereila. Lau delitu egozten dizkie: desobedientzia eta prebarikazioa egitea, funtsak bide gabe erabiltzea, justizia eragoztea eta eskumenak usurpatzea.

Eduardo Torres Dulce Espainiako fiskal nagusiaren ustez, Generalitateak diru publikoa bide gabe erabili du kontsulta egitea ahalbidetzeko langile publikoak eta poliziak erabiltzeagatik. Horren harira, adibide gisa jarri du azaroaren 9an jai zuten mossoak lanera deitu zituztela egun horretarako. 7.000 bat mosso izan ziren lanean egun horretan ordena publikoa mantentzeko, baina ez zituzten hauteslekuak zaindu.

Fiskalaren iritziz, beste gastu publiko batzuk galdeketari buruzko webgunea aktibo mantentzeak eta A-9an ikastetxe eta eraikin publikoak zabaltzeak eragindakoak izan ziren.

Kataluniako Auzitegi Nagusiko fiskalek uko egin zioten Mas eta haren gobernukideak inputatzeari, eta, horren ondotik, Eduardo Torres-Dulce estatuko fiskal nagusia Espainiako Fiskalen Biltzarrarekin bildu zen, haren proposamena aurkezteko. 27 fiskaletatik 22k babestu zuten —biltzarraren erabakia ez zen bete beharrekoa, dena den—.

Atzo, kereila aurkeztu aurretik, lasai agertu zen Ortega, ziur baitago ez duela legerik urratu. Edonola ere, epaitegien ebazpenak errespetatuko dituela nabarmendu zuen. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna