Ekialde Hurbila

Uda arte luzatu dituzte Irango programari buruzko negoziazioak

5+1 Taldeak eta Iranek ez dute aurreikusitako epean akordiorik erdietsi, bigarrengoz aurten. Hala ere, aurrerapausoak egin dituztela azaldu dute. Hurrengo bilera abenduan egingo dute.

John Kerry (AEB), Philip Hammond (Erresuma Batua), Sergei Lavrov (Errusia), Mohammad Yavad Zarif (Iran), Frank-Walter Steinmeier (Alemania), Laurent Fabius (Frantzia), Catherine Ashton (Europako Batasuna) eta Wang Yi (Txina) gaurko bileran. /
John Kerry (AEB), Philip Hammond (Erresuma Batua), Sergei Lavrov (Errusia), Mohammad Yavad Zarif (Iran), Frank-Walter Steinmeier (Alemania), Laurent Fabius (Frantzia), Catherine Ashton (Europako Batasuna) eta Wang Yi (Txina) gaurko bileran. / Roland Schlager/Efe

Adrian Garcia -

2014ko azaroak 24

Negoziatzen jarraituko dute. Sei potentziek osatutako 5+1 Taldeak (AEBek, Errusiak, Txinak, Frantziak, Erresuma Batuak eta Alemaniak) eta Iranek ekainaren 30era arte luzatuko dituzte elkarrizketak. Hilabete horietan, Iranek petrolioaren salmentagatik blokeatu dizkioten diru-sarrerak jaso ahal izango ditu: hilean 700 milioi dolar —563 milioi euro inguru—. Abenduaren  erdialdean bilduko dira berriro. Hurrengo urteko martxorako akordioaren zirriborro bat edukitzea espero dute. Frank-Walter Steinmeier Alemaniako Atzerri ministroak azaldu duenez, akordiorik lortu ez arren aldeen arteko desadostasun batzuk gainditu dituzte. "Ideia berriak daude mahaiaren gainean".

Vienako bilera sortek emandako hauspoa baliatu nahi dute diplomazialariek behin-betiko akordioa lortzeko. Orain urtebete hasi zituzten elkarrizketak. Mendebaldeak bermatu nahi du Iranek arma atomikoa egiteko nahikoa teknologiarik ez garatzea. Bestalde, Iranek energia atomikoa erabiltzeko eskubidea aldarrikatzen du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna