AEB-AK

Matxinada giroa Fergusonen

AEBetan liskar larriak izan dira, udan gazte beltz bat hil zuen polizia zuria ez dutelako auzipetuko.

Mikel Rodriguez -

2014ko azaroak 25

Saint Louis konderriko Ferguson hirian (Missouri, Ameriketako Estatu Batuak) Poliziak 18 urteko gazte beltz bat hil zuen tiroz abuztuan. Lekukoen arabera, Michael Brownek ez zuen armarik, eta bere burua entregatzera zihoala egin zion tiro Poliziak. Hiru hilabete geroago, epaileak erabaki du polizia ez inputatzea. Epaileak ebatzi du ez dagoela nahikoa frogarik Wilson polizia inputatzeko.

Robert McCulloch San Luiseko konderriko fiskalak ebazpenaren berri eman eta berehala piztu dira lehen liskarrak Fergusonen. Autoak eta eraikinak kiskali dituzte, eta tiroak entzun dira Poliziaren eta protestan ari zirenen artean. John Belmar San Luiseko poliziaburuaren esanetan, gutxienez 29 lagun atxilotu dituzte, eta dozena bat eraikini su eman diote. New York, Los Angeles, Chicago eta Washingtonen ere izan dira istiluak.

Barack Obama AEBetako presidenteak lasai egoteko deia egin du, eta indarkeria ez erabiltzeko eskatu: "Herrialde honetako leku gehiegitan konfiantza falta da segurtasun indarren eta beltzen komunitateen artean. Horren erantzuleetako bat herrialde honetako arraza diskriminazioaren historia da".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna