IPAR EUSKAL HERRIKO LURRALDE EGITURAKETA

Hamahiru eskualdek osatutako Frantziako mapa berretsi dute 277 diputatuk

Frantziako eskualdeen mapa berriaren lege orokorra bozkatu berri dute diputatuek; eskualdeak 22 izatetik 13ra pasatzearen alde egin dute 277 diputatuek; 253 diputatuk legearen aurka bozkatu dute; 33 abstenitu dira.

Lurralde Erreformari buruzko eztabaida Frantziako Asanblean, uztailean.
Lurralde Erreformari buruzko eztabaida Frantziako Asanblean, uztailean. / BERRIA

Ipar Euskal Herriko Hitza -

2014ko azaroak 25

Mapa berria: 22 eskualdeetatik 13 eskualdeetara pasatuko da 2016ko urtarrilean. Ipar Euskal Herriari dagokionez, orain arte Akitania eskualdearen barnean sartua zuten, eta 2016tik goiti Akitania, Poitou-Charentes eta Limousin eskualdeak bilduko dituen eskualdean sartuko dute. Eskualde berriaren hiriburua Bordele izanen da, itxura guztien arabera.

Legeaz baliatu dira baita departamenduko eta eskualdeko bozen egunak ere argitzeko. Departamentuetako hauteskundeak 2015eko martxoaren 22an eta 29an atxiki dituzte; eskualdeetako hauteskundeak, berriz, 2015eko abendurako dituzte atxikitzekoak.

Iragan astean egin zuten lurralde egituraketaren inguruko eztabaida Frantziako Asanblean, eta eztabaida hartan onartu zuten mapa berria jasotzen duen lehen artikulua.

Beraz, 5,8 milioi bat biztanleko eskualde batean geratuko da Ipar Euskal Herria —Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan 285.000 lagun bizi dira—. Izan ere, egungo hiru eskualdek bakarra osatuko dute: Akitaniaren parte da Iparraldea, eta Limousin eta Poitou-Charentesekin bat egingo du eskualde horrek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna