eskulangileen azoka

50 eskulangile eta Okzitania gonbidatu Durangoko Euskal Dendan

Eskulangintza azokak 19. aldia izango du aurten; abenduaren 5etik 8ra egingo dute. BERRIAk Artetsu sarietako bat jasoko du.

19. Euskal Dendaren aurkezpena. /
19. Euskal Dendaren aurkezpena. / Monika del Valle/Argazki Press

Berria -

2014ko azaroak 25

Euskal Herri osoko 50 eskulangile bilduko dira Euskal Dendan; horietatik hamabost lehenengoz izango dira azokan. Lurraldeka, Bizkaiak izango du ordezkaritza zabalena —hemeretzi artisau—. Sektoreei dagokienez ere, aniztasuna izango da nagusi: beira, metala, zeramika...

Horrekin batera, eskulangileen lana zuzenean ezagutzeko aukera izango dute Azoka plazara joaten direnek. Durangoko Azokan bezala, eskulangileen azokan ere Okzitania izango da herrialde gonbidatua.

2005. urtean hasi zen Arbaso elkartea Artetsu sariak ematen, eskulangintza alorreko lagunei onarpena egiteko asmoarekin. Aurten BERRIAk jasoko du horietako bat; komunikabideen alorrean emandakoa, hain justu. Gainerako saridunak dira Lurbe Zeramika, Itziar Bengoa eta Gloria Etayo; Sondikako Udala; Aranzadi Zientzia Elkartea; eta Korrika.

Abenduaren 5ean izango da sariak emateko ekitaldia, 20:00etan, San Agustin kulturgunean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna