kolonbiaKO BAKE PROZESUA

Alzate jenerala larunbatean utziko du aske FARCek

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak Ozeano Bareko kostaldeko operazioak bertan behera uzteko agindu du operazioa errazteko, FARCen koordenatuei jarraituz. Gerrillariek ohartarazi dute Gobernuak ezin duela alde bakarretik bake negoziaioak berriro bertan behera utzi.

FARCek atzo aske utzitako soldaduak eraman zituzten autoetako bat. /
FARCek atzo aske utzitako soldaduak eraman zituzten autoetako bat. / Mauricio Due˝as Casta˝eda/Efe

Jon Ordo├▒ez Garmendia -

2014ko azaroak 26

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak Bogotan egin du iragarpena: Ruben Dario Alzate larunbatean utziko du FARCek aske. Azaroaren 16an bahitu zuten gerrillariek, beste bi lagunekin batera; bi horiek ere operazio berean aske geratzea espero da. 

Alzate askatzeko operazioaren lehen urrats gisa, atzo bi soldadu askatu zituen FARCek. Jarduera militarrak eteteko eta prozesua ez oztopatzeko eskatu zion Kolonbiako Gobernuari. Azaroaren 9an hartu zituen preso.

FARCek azaldu du eman dizkiola Gobernuari koordenadak bere operazioak bertan behera utzi beharreko gunea zehazteko. Kolonbiako presidenteak Twitter bidez jakinarazi du Ozeano Bareko kostaldeko operazioak bertan behera uzteko agindu duela.


Gerrillariek ohartarazi dute ez dutela arriskurik nahi, eta Gobernuari eskatu dio bere kabuz askatzen ez saiatzeko. "Azken pausoak eman aurretik egiaztatu egin beharok dugu aske geratzeko bidean armadarik ez dagoela". Bide batez, jakinarazi du atzo beste bi soldaduak aske uzteko operazioan soldadu patruila batekin topo egin zutela.

Prozesua kinka larrian jarri duen bahiketa

Azken egunotan bete dira bi urte gobernuko eta FARCeko ordezkariak lehenengo aldiz aurrez aurre eseri zirela Habanan, bake prozesuari ekiteko. FARCek bere kabuz emaniko su-eten mugatuez gain, meniarik gabe ari dira negoziatzen bi aldeak.

Alzate jeneralarekin gertatutakoa izan da, ordea, prozesua kinka larrienean jarri duen gertakaria, Santosek elkarrizketak eteteko agindua eman baitzuen. FARCek, ordea, estatua bahituak askatzeko egiten ari den operazioa salatu du, "arriskutsua" dela esanez.

FARCek ohartarazi dio Santosi ez uzteko berriro bake negoziazioak bertan behera alde bakarretik. Hala ere, bake negoziazioetarako gerrillarien ordezkari batek Caracol Irratiari jakinarazi dionez, oraingo krisi hau gaindituta dago eta bake negoziazioak ez daude arriskuan.

Gurutze Gorria, prest

Santosek jakinarazi zuen atzo aske geratu ziren soldaduen auzian Kuba eta Norvegia izan direla bitartekari. Hain zuzen, bi herrialde horiek bake prozesu osoa martxan jartzeko ere bitartekari eta anfitrioi lana egin dute, eta Lucio Arango Marin Ivan Marquez FARCeko negoziatzaileen bozeramaileak hori eskertu zien prozesuaren bigarren urteurrenaren harira egindako agerraldian.

Gobernuak eta gerrillak hitzartu dutenez, Gurutze Gorria arduratuko da Alzate jeneralaren eta gainerakoen askapen prozesuaren logistikaz. Hainbat hedabidek azaldu dute erakunde hori prest dagoela operazioari ekiteko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna