mexiko

Antolatutako krimenaren aurkako neurriak iragarri ditu Peña Nietok

Igualan izandako desagerpenei erantzuna eman nahi die Mexikoko presidenteak.

Enrique Peña Nieto, hartu asmo dituen neurrien berri ematen. /
Enrique Peña Nieto, hartu asmo dituen neurrien berri ematen. / Jose Mendez/EFE

Berria -

2014ko azaroak 27

Antolatutako krimenen eta udalen arteko lotura saihesteko neurriak sustatu nahi ditu Enrique Peña Nieto Mexikoko presidenteak. Iragarri duenez, konstituzioa erreformatzea proposatuko du, eta horrek aukera emango dio gobernuari udal bat "desegiteko", beti ere udal horrek antolatutako krimenarekin lotura duela erakusten duten "nahikoa zantzu" badaude. Astelehenean Kongresura eramango du proposamena.

Gainera, udal mailako 1.800 polizia ordezkatzeko asmoa du; horien lekuan, "profesionalagoak eta fidagarriagoak" izango diren estatu mailako 32 polizia jarriko ditu. Urgentziazko neurri gisa, segurtasun operatibo bat jarriko du martxan Guerrero, Michoacan, Jalisco eta Tamaulipas estatuetan.

Horrela, erantzuna eman nahi dio irailaren 26an Igualan (Guerrero estatua) izandako 43 ikasleren desagerpenaren auziari. Horretan, Jose Luis Abarca Igualako alkatea eta haren emazte Maria de los Angeles Pineda atxilotu zituzten, ikasleen desagerpenarekin lotuta. Beste sei lagunen hilketa agintzea ere leporatzen diete. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna