EUSKARA

Etzi egingo du lehenbiziko batzarra Euskararen Aholku Batzorde berriak

Jaurlaritzak aldatu egin du batzordearen osaera: besteak beste, kendu egin du Jon Juaristi. Euskararen Egunerako adierazpena egingo dute.

Euskararen Aholku Batzordeak apirilean egin zuen azken bilera. /
Euskararen Aholku Batzordeak apirilean egin zuen azken bilera. / Juanan Ruiz/ARP

Garikoitz Goikoetxea -

2014ko azaroak 28

EAEko aldizkari ofizialak gaurko alean dakarrenez, Euskararen Aholku Batzordean aldaketak egin ditu Eusko Jaurlaritzak. Batzorde horretan, erakundeetako eta alderdi politikoek aukeratutako kideekin batera, "hizkuntza normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunak" daude. Horiek aukeratzea gobernuari dagokio.

Hiru urterako egiten dute izendapena, baina jarraitzeko aukera dago. Batetik, behin-behinean, harik eta batzordea berritu arte; bestetik, izendapena berritu dezake gobernuak.

Jon Juaristiren izendapenak aparteko zeresana eman zuen orain lau urte, gobernu sozialistak batzordean sartu zuenean. Euskarari buruzko adierazpenengatik ezagun zen Juaristi, eta eragile batzuek iraintzat hartu zuten hura Euskararen Aholku Batzordean sartzea. EAJ ere aurka agertu zen.

Hiru urtekoa baino aldi luzeagoa izan du Juaristik, kide berrien izendapena atzeratu egin delako. Orain, ordea, aldaketa eginda, kargua ez berritzea erabaki du Jaurlaritzak. Hona aldaketak:

Kendu dituztenak
1. Dorleta Alberdi
2. Joseba Arregi
3. Itziar Atienza
4. Nerea Azurmendi
5. Olatz Beobide
6. Maite Berrocal
7. Koldo Biguri Otxoa de Eribe
8. Jon Bollar
9. Carlos Cid
10. Gotzon Egia
11. Estebe Eiherabide
12. Jon Juaristi
13. Juan Jose Larrea
14. Jon Nogales
15. Itziar Nogeras
16. Bernadette Soule
17. Iñaki Ugarte
18. Ana Urkiza

Kide berriak
1. Kike Amonarriz
2. Itsaso Andueza
3. Iban Arantzabal
4. Miren Azkarate
5. Maren Belastegi
6. Jasone Zenoz
7. Maite Etxaniz
8. Jone Miren Hernandez
9. Itziar Idiazabal
10. Pilar Kaltzada
11. Elena Laka
12. Joseba Lozano
13. Xabier Paya
14. Jon Sarasua
15. Pablo Suberbiola
16. Kirmen Uribe
17. Vanessa Velez de Pablos
18. Xarles Bidegain

Jarraituko dutenak
1. Joseba Arruti
2. Lourdes Auzmendi
3. Martin Auzmendi
4. Francisco Javier Azpiazu
5. Mikel Belasko
6. Garbiñe Biurrun
7. Allande Boutin
8. J. Iñaki Etxezarreta
9. Ramon Etxezarreta
10. Aizpea Goenaga
11. Maite Goñi
12. Jokin Gorozika
13. Miren Elixabete arrinaga
14. François Maitia
15. Koldo Martinez
16. Iñaki Martinez de Luna
17. Mertxe Mugika
18. Joxean Muñoz
19. Eneko Oregi
20. Carlos Ruiz
21. Pello Salaburu
22. Miriam Urkia

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna