Manuel Lekuona saria

Antxon Agirre Sorondok jaso du Manuel Lekuona Saria

Eusko Ikaskuntzak eskaini dio, etnografo, gai historikoen ikerlari eta ondarearen ikertzaile bezala egindako lana dela eta. "Lan itzela" egin zuela aipatu dute epaimahaikedeek

Antxon Agirre Sorondo. /
Antxon Agirre Sorondo. / BERRIA

Saioa Alkaiza Guallar -

2014ko azaroak 28

Donostian jaio zen Antxon Agirre Sorondo, 1946, eta etnografo lanari eskaini zion bizitza. Ikerketa eta dibulgazioan aritu zen jo eta su, aurtengo urtarrilean zendu zen arte. Ehunka ikerkea monografiko egin zituen: besteak beste, errotagintza, industria aurreko hidraulika, albaitaritza eta erlijio herrikoia izan zituen ikergai.

Ibilbide luze hori omendu nahian eman diote saria. Eusko Ikaskuntzako kideek ez ezik, herritarrek ere bozka emateko aukera izan dute. Hala, erabakiaren %50 epaileen gain egon da, eta beste %50 herritarren esku.

Remegio Mendiburuk egindako brontzezko eskultura eskainiko diote Agirreren senideei.

Bide luze bat

1983an sortu zuen Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona saria, "Euskal Komunitate Golbalarentzat ekarpen garrantzitsutzat hartzen den obra egin duten pertsonei aitorpena egiteko". Geroztik makina bat pertsonek eskuratu dute: hala nola, Jorge Oteizak, Jose Miguel de Azaolak, Justo Garatek, Bernardo Estornesek, Carlos Santamariak, Jose Ignacio Telletxeak, Jose Mari Jimeno Juriok, Eugene Goienetxek, Mikaela Portillak, Elias Amezagak, Menchu Galek eta Manuel Lekuonak berak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna