UPN

Jose Javier Esparza izango da UPNren Nafarroako lehendakarigaia

Bozketan Alberto Catalani nagusitu zaio, Kontseiluko botoen %61eko babesa jasota. Aurrez hautagaitza erretiratu dute Juan Ramon Rabade eta Amelia Salanuevak.

Jose Javier Esparza eta Yolanda Barcina, gaur gauean, Iruñean, UPNren Kontseilu Politikoaren erabakia jakin ostean.
Jose Javier Esparza eta Yolanda Barcina, gaur gauean, Iruñean, UPNren Kontseilu Politikoaren erabakia jakin ostean. / Jagoba Manterola/Argazki Press

Berria -

2014ko azaroak 29

Nafarroako Gobernuko Landa, Garapen eta Tokiko Administrazioko kontseilaria da Esparza (Iruñea, 1970). Pedagogia ikasketak egin zituen, Nafarroako Unibertsitatean. Agoizko alkatea izan zen 1999tik 2007ra.

Azaroaren 10ean atzera egin zuen Yokanda Barcina Nafarroako egungo lehendakari eta UPNren presidentegaiak, bi hilabete lehenago hartutako konpromisoa baztertuz. Lau pertsona aurkeztu ziren hura ordezkatzeko: Jose Javier Esparza, Juan Ramon Rabade, Amelia Salanueva eta Alberto Catalan. Gaur, UPNren Kontseilu Politikoa hasi aurreko orduetan, ordea, Rabadek iragarri du ez zela hautagai izango. Argudiatu du alderdiaren "batasunari" mesede egiteko hartu duela erabakia. Salanuevak ere kontseiluaren aurretik baieztatu du bere hautagaitza erretiratu duela.

UPNren Kontseilua Iruña Park hotelean izan da, 19:00etan hasita, eta 21:10 aldera jakin da Esparza hautatu dutela. Bihar jendaurreko lehen agerraldia egingo du presidentegaiak, Tuteran, Alderdiaren Egunean.

Iruñeko alkategaiaren berri ere eman dute UPNren Kontseiluan: Enrique Maya egungo alkatea izango da. Tuterakoa, Marivi Castillo.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria