katalunia independentziara bidean

Zerrenda bakarrari bultzada

Kataluniako ANCk "hautagaitza transbertsal bat" nahi du bozetarako. Otsailera nahi ditu aurreratu, 2015eko udaberria baino lehen parlamentu berria eratzeko. Masen proposamenari egoki deritzo

Carme Forcadell ANCko presidentea, A-9aren inguruko balorazioa egiten.
Carme Forcadell ANCko presidentea, A-9aren inguruko balorazioa egiten. ALBERTO ESTEVEZ / EFE

Adrian Garcia -

2014ko azaroak 30

Carme Forcadell ANCko presidentearen arabera, zerrenda bakarrak "batasun politiko eta sozial zabala" bildu beharko luke, eta, horren bidez, hauteskundeetan egiaztatu beharko litzateke "Kataluniako herritar gehienen babesa". Artur Masek esandakoaren ildotik, Forcadellek uste du hauteskunde horien emaitzak "nahasezina" izan behar duela, zalantzarik sor ez dadin. Cornellako adierazpena deitu diote gaur aurkeztutako idatziari.

ANCk "alderdien arteko borroka" saihesteko deia egin die ordezkari politikoei, eta Masi hauteskundeen data "ahalik eta lasterren" zehazteko eskatu dio. Parlamentu berria hurrengo urteko udaberrirako osatuta egotea nahiko luke ANCk; posible ikusten du, prozesua babesten duten indar politiko eta sozialak "berehala" lanean hasten badira.

ERCk asteartean argituko du Masen proposamenaz duen ikuspuntua; hitzaldia emango du Oriol Junquerasek. Gaur, Marta Rovira ERCko idazkari nagusia "boto independentista bati ere alde egiten utziko ez dion" akordio baten alde agertu da. Masek boz plebiszitarioetara deitzeko asmoa "pozez" hartu dutela gaineratu du, eta iragarri ERCk ez diola "aukera honi ihes egiten utziko".

Rajoy, Katalunian

"Obsesiboki katalanen arteko banaketa sustatzea" leporatu dio Mariano Rajoyk Artur Mas Generalitateko presidenteari. "Mito historiko eta politiko faltsuak" zabaldu dituela uste du. Azaroaren 9ko parte-hartze prozesuari dagokionez, Masek "porrot" egin duela dio, haren helburua "Katalunia independentista bat aurkeztea bazen". Kataluniara joan da Rajoy, Bartzelonara, alderdi popularraren ekitaldi batean parte hartzera.

Gainera, Kataluniako egoera ekonomiaren gainean herritarrak "engainatu" izana egotzi dio. Rajoyren arabera, ekonomikoki Kataluniari laguntzeko neurriak hartu ditu Espainiako Gobernuak, eta hala jarraituko du. "Ahal dudan bitartean, Espainiako herritar bat bera ere ez dut albo batera utziko".

Masek proposatutako bide orriaz ere mintzatu da. Rajoyren ustetan, "inora ez doan bidaia bat" bultzatzen ari da Generalitateko burua, eta ohartarazi du hitz egiteko prest dagoen arren ez duela "Espainiaren batasuna negoziatuko".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna