Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Politika Trebiñu Arabara batzeko "erabaki instituzionala" hartu dute Biltzar Nagusiek

Publizitatea

Politika

trebiņu

Trebiñu Arabara batzeko "erabaki instituzionala" hartu dute Biltzar Nagusiek

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak auzian agertu duen "kolaborazio falta" salatu dute PPk ez beste alderdi guztiek.
Trebiñuko udaletxeko balkoia. /
Trebiñuko udaletxeko balkoia. / Raul Bogajo, Argazki Press

2014-11-30 / Berria

EAJk Trebiñuko konderriaren inguruan aurkeztutako mozio bat eztabaidagai izan dute gaur Arabako Biltzar Nagusietan. Trebiñu Burgosetik (Espainia) banandu eta Arabako zortzigarren kuadrilla izatea babestu dute EH Bilduk, PSEk eta EBk -PPk aurka bozkatu du-.

Horrekin batera, Espainiako Kongresuak probintzia mugak aldatzeko ekinaldi legegilearen tramitazioaren aurka egin izana salatu dute. Hilaren 18an, auzia eztabaidatu zuten Kongresuan, eta espero bezala, PPk eta PSOEk atzera bota zuten Trebiñu Arabara batzeko eskatzen duen Legebiltzarreko ekinaldia. Saioan bertan, Trebiñuko biztanleen borondatea errespetatzeko galdegin zuten EAJ, EH Bildu eta PSEko legebiltzarkideek.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak