Ofizialtasuna

'Jauzia ofizialtasunera', mugimendu berria

"Identitate anitzeko pertsonek" osatzen dute mugimendua. Ekimenak egingo dituzte abenduaren 28an, Euskal Herriko eta Kataluniako futbol selekzioen arteko partidaren harira.

Ekimen berriak aurkeztutako irudia.
Ekimen berriak aurkeztutako irudia. Jauzia ofizialtasunera

Berria -

2014ko abenduak 1

Jauzia ofizialtasunera. Izen horrekin aurkeztu dute Euskal Herriko kirol selekzioen ofizialtasunaren aldeko mugimendu berria. Ohar batean adierazi dutenez, "ikuspegi transbertsala" duen eta "identitate anitzeko pertsonek" osatutako ekimena da. Euskal kirolariek nazioarteko txapeleketetan edo Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan euskal selekzioak ordezkatu ditzaten aldarrikatuko du mugimenduak. Hala, "agertoki ezberdin batera jauzia egiteko garaia" dela nabarmendu dute, ekimenaren izenarekin hitz-jokoa eginez.

Selekzioen ofizialtasuna kirolarientzat "positiboa" litzakeela uste du mugimendu berriak, "propiotzat sentitzen dituzten koloreak defendatzeaz gain, euren maila hobetu, beharrezkoak dituzten instalazio eta planak eskura izango" lituzketelako. Gainera, "herri gisara mundu zabalean gure baloreak eta marka zabaltzeko aukera" litzakeela uste dute. Hortaz gain, euskal selekzioen ofizialtasunak "eragin positiboa izango luke Euskal Herriko ekonomiarentzat", Jauzia ofizialtasunera ekimenaren ustez.

Nabarmendu dutenez, "kirolaren baloreetatik" egingo dute lan, "elkarlana, elkartasuna, komuneko esfortzua, errespetua eta enpatia ardatz hartuta". Ofizialtasunaren aldarrikapena, hain zuzen ere, gizarteko sektore guztietara zabaldu nahi dute: "eskubideen domina eskuratu nahi dugu, beste inor eragotzi gabe, baina inposaketarik pairatu gabe. Talde lanean aritzea sakonduko duen jauzia, parte hartzea eta herritar, kirolari, federazio eta instituzioezberdinen elkarlana eta inplikazioa ardatz izango duena".

Mugimenduak abenduaren 5ean aurkeztuko du publikoki bere burua, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Abenduaren 28an, gainera, hainbat ekimen egingo dituzte Bilbon, Euskal Herriko eta Kataluniako futbol selekzioen partidaren harira. "Kirol giro sanoan" egingo dituzten ekimenok, "pertsona guztientzako oparoa den eskaintzarekin". Ofizialtasunaren aldeko "tsunami berdea" osatu nahi dute egun horretan, eta Herri bat, talde bat leloarekin argazkiak ateratzeko deia ere luzatu diete herritarrei. Dagoeneko kirol munduko hainbat atxikimendu jaso dituztela ere jakinarazi du mugimenduak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna