kolonbiako bake prozesua

Kolonbiako armada utzi egin du Alzate jeneralak, "ohore militarragatik"

Igandean askatu zuen FARC-EP gerrillak, bi astean bahitua izan ostean. Bake negoziazioetan "eztabaida utzi eta ekiten hasi" nahi du Bogotak.

Ruben Dario Alzate jenerala, armada uzteko erabakiaren berri ematen. /
Ruben Dario Alzate jenerala, armada uzteko erabakiaren berri ematen. / MAURICIO DUEĐAS CASTAĐEDA / EFE

Xabin Makazaga -

2014ko abenduak 2

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak bake elkarrizketak eten zituen iragan azaroaren 17an, gerrillak Dario Ruben Alzate jenerala eta haren laguntzaileak gatibu hartu ondoren. Gerrillak igandean askatu zituen, eta atzo iritsi ziren Bogotara. Alzatek onartu du segurtasun protokoloak urratu zituela Chocoko eskualdera joanda —han atxiki zuten—, eta armada uztea erabaki du, harekiko "errespetu eta maitasunez". Santosek baiezkoa eman dio erabaki horri, eta adierazi du Alzate "militar on bat" izaten irtengo dela armadatik.

Gobernuak eta FARCek ez dituzte elkarrizketak berehalakoan hasiko, baina lehen gerturatze bat egingo dute. Kolonbiako Gobernuko negoziatzaileen buru Humberto de la Callek jakinarazi duenez, ordezkaritzaren zati bat Habanara iritsiko da gaur, eta bi egunez bilduko da FARC-EP Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak-Herriaren Armadarekin. Baina ez diote helduko azaroaren 18an egitekoak ziren biktimen inguruko 31 zikloari. De la Calleren hitzetan, "azken egunetako gertakariei buruzko" ebaluazio bat egingo dute.

Santosek jeneralaren eta beste soldaduen itzulera jarri zuen elkarrizketei ekiteko baldintza gisa, nahiz eta alde biko su-etena ematea ukatu. Hain zuzen ere, meniaren aldeko adierazpenak egin dituzte FARCek iragan azaroaren 25ean askaturiko bi soldaduek. "Su pean ez dugu bakea lortuko", esan du Paulo Cesar Rivera soldaduak, gerrillak argitaraturiko elkarrizketa batean.

Aguilas Negras talde paramilitarrak Reporteros Sin Fronteras agentziari eta Telesur eta Canal Capital telebistei mehatxu egin die. "Prozesuaren bozgorailu dira, eta herrialdea narkoterrorismoari saltzeko xeda dute".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna