ziburuko ikastola

Ziburuko ikastolari eguneko isuna ez igotzea deliberatu du epaileak

Kaskaroteneko ordezkariek Marinela auzotik joateko egindako «ahalak ikusirik» hartu du erabakia, eta Poulouren eskaria alboratu.

Kaskarotenearen aldeko manifestazioa, azaroaren 8an. /
Kaskarotenearen aldeko manifestazioa, azaroaren 8an. / Joanes Etxebarria

Itxaso Cuevas -

2014ko abenduak 2

Ziburu eta Seaskaren arteko liskarrak ez du etenik. Irailean Pauen iragandako auzian, epaileak Guy Poulou Ziburuko auzapezaren eskaera onartu, eta ikastolak Marinela auzoko eremuan egonen zen egun bakoitzerako 100 euroko isuna ordaindu behar zituen. Urri hilabete bukaeran, uxerra ikastolatik pasa 4.370 euroko isuna ordaindu behar zutela abisatu zien.

Egun berean, bigarren albiste bat izan zuten. Poulouk egun bakoitzeko isuna 100 eurotik 400 eurotara igo nahi zuela. Hori horrela ikastola hirugarren aldiz auzitara bidaliko zituela jakin zuten. Ostiralean iragan zen auzia. Epaileak deliberoa eman du eta isuna 100 eurotik 400 eurora ez igotzea deliberatu du.

“Konten gara, isuna ez baita pasatzen 100 eurotik 400 eruora baina hala ere 100 euro pagatzen segitzen dugu”, adierazi du Laida Mugika Kaskarotenea Ikastolako lehendakariak. Nahiz eta ezin esan “garaipen bat denik” oso pozik direla nabarmendu du.

Are gehiago, epaileak “Seaskak aterabideak xekatzen dituela” erran du eta hori “azpimarratzekoa”  dela dio Mugikak.

“Aterabide baten bila”

“Oraindik” Marinela auzoan jarraituko badute ere, “aterabide baten bila” dabiltzatela nabarmendu du Laida Mugikak. Joan den astean, Seaska eta Kaskaroteneako odezkariak, Isabelle Dubarbier axunta eta Guy Poulou auzapezarekin bildu ziren epaiketa “bertan behera” utzi zezaten eskatzeko. “Marinelatik joateko dugun borondate ona erakutsi genien eta haiek epaiketa batekin erantzun ziguten”, azaldu du Mugikak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna