israel

Muturrerako bidea hartu du Netanyahuk

Martxoaren 17an egingo dituzte Israelgo Legebiltzarrerako hauteskundeak. Joera nazionalista nabarmeneko gobernu bat osatzeko aukera dute eskuineko indarrek.

Polizia hedatu da Hebronen, Zisjordanian, Israelgo Gobernuaren desegonkortasuna dela eta.
Polizia hedatu da Hebronen, Zisjordanian, Israelgo Gobernuaren desegonkortasuna dela eta. AL HASHLAMOUN / EFE

Xabin Makazaga -

2014ko abenduak 3

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuren koalizio gobernuak ez du asko iraun. Hogei hilabete, hain justu. Gobernu krisia errotik konpontzea erabaki du lehen ministroak. Yair Lapid Finantza ministroa eta Tzipi Livni Justiziakoa kargugabetu ditu, eta parlamentua "lehenbailehen" desegiteko eskatu du, bozak aurreratzeko. Parlamentariek adostu dutenez, 2015eko martxoaren 17an egingo dituzte hauteskundeak —berez, bi urte barru ziren egitekoak—. Hala jakinarazi du Yuli Edelstein parlamentuko presidenteak.

Urteko aurrekontuak, Lapiden etxebizitzaren gaineko zergak murrizteko proposamena, baina, batez ere, Israel legez "judu herriaren nazioa" deklaratzeko Netanyahuren asmoak hautsi du gobernua. Gobernuko kide moderatuagoek ez ezik, Israelgo fiskal nagusiak eta nazioarteak ere gaitzetsi dute herrialdeko gutxiengoak legez baztertzeko asmoa.

Hainbat analistak diotenez, Jerusalemen hainbat palestinarrek egindako erasoen ondotik eskuin muturra baretzeko beharra du Netanyahuk. Helburu berarekin abiatu izango lituzke berriro palestinar susmagarrien etxeak eraisteko politikak eta lurralde okupatuetako koloniak hedatzeko proiektuak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna