'fracking'-a

'Fracking'-a legebiltzarrean da

Haustura hidraulikoari buruzko legea lantzearen alde egin dute legebiltzar taldeek, aho batez.

Euskal Herriko fracking-aren mapa.
Euskal Herriko fracking-aren mapa. Joxean Apeztegia / Berria

Jon Rejado -

2014ko abenduak 4

Eusko Legebiltzarrak oniritzia eman dio haustura hidraulikoari buruzko araudia eztabaidatzeari. Hala erabaki dute legebiltzar talde guztiek, aho batez; adostasun hori eguerdian gauzatuko dute, bozkatzen dutenean. Ordea, denek iragarri dute baiezkoa emango diotela herri ekinaldi legegilea aintzat hartzeari.

Herri ekinaldi legegileak duen bermea —100.000 sinadura— gaiari buruz eztabaidatzeko oinarria dela iritzi diote legebiltzar taldeek. Horietako zenbaitek aurreratu dute ez datozela bat Fracking Ez plataformak aurkeztutako testuarekin, baina gaiari “sakon” heltzeko aukera dela berretsi dute.

EH Bildu haustura hidraulikoa debekatzearen alde agertu da, eta SHESAk abiarazitako lanak gelditzeko eskatu du. EAJk, PSE-EEk eta PPk ez dute alde edo kontra egin modu argian, baina erabateko debekuaren aurkako iritzia utzi dute agerian. UPDk, aldiz, azaldu du jatorrizko testuaren aurka dagoela.

Hemendik aurrera Eusko Legebiltzarrak lantalde bat osatuko du legearen irizpena idazteko, eta bertan legebiltzar taldeek zuzenketak egiteko aukera izango dute.

Fracking Ez plataformak baloratu egin du ekinaldi legegilea aintzat hartu izana. Zuzenketak jatorrizko testua hobetzeko izan daitezela eskatu du, eta iragarri mobilizazioekin jarraituko dutela haustura hidraulikoaren erabilpena baztertzen den arte.
 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna