putinen hitzaldia

Etsairik gabe, zer ote litzateke?

Zigorrek Errusiari min egin diotela onartu du Putinek. Beren buruaren jabe izateko eta egoera zaila "akuilu gisa" baliatzeko eskatu die herritarrei. Mendebaldearen "zinismoa" gogor salatu du.

Vladimir Putin, hitzaldia ematen. /
Vladimir Putin, hitzaldia ematen. / SERGEI ILNITSKY/EFE

Xabin Makazaga -

2014ko abenduak 4

Urtero parlamentuan egin ohi duen hitzaldia eskaini du Vladimir Putinek mila gonbidatu ingururen aurrean; tartean izan dira diputatuak eta senatariak. Mendebaldeko herrialdeen jarrera salatu eta eskaerak egiteko ere baliatu du hitzaldia.

Ukraina ekialdeko gatazkari dagokionez, uste du Mendebaldeak Ukraina "lagundu" beharko lukeela, "promesa faltsuak" egin beharrean. "Ez dut ikusten horretarako [Ukraina laguntzeko] gogoz daudenik, ezta Kieveko agintariek herritarren arazoak konpondu nahi dituztenik ere". Onartu du gatazkan izandako jarreragatik nazioarteak jarritako zigorrek "min" egiten diotela Errusiari, baina uste du "akuilu" izango direla herrialdearen garapenean aurrera egiteko.

Zigorrak zigor, Putinek ez du AEBekin eta Europako Batasunarekin harremanak apurtzeko asmorik; hala ere, Hego Amerikako herrialdeekin hartu-emanak zabaltzeko asmoari eman dio lehentasuna. Mendebaldeko herrialdeen politika ere kritikatu du; ziurtatu du militarki inork ez duela Errusiako armadak duen "nagusitasuna" gaindituko. Putinen arabera, armada "modernoa" dute; "ongi hezia baina beldurgarria".

Bien bitartean, Federica Mogherini EBko diplomaziako buruak "erantzukizuna" bere gain hartzeko eskatu dio Moskuri Europako Segurtasun Lankidetzako Antolakundearen bileran. Horrez gain, Ukrainako matxinoei armak emateari uzteko eskatu dio. "Argi dago gutxi lor daitekeela Errusiaren parte hartzerik eta konpromisorik gabe", ziurtatu du.



 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna