KANTONAMENDUETARAKO BOZAK

Alderdien koaliziotik haratago

Mugimendu "zabal eta indartsua" sortzeko bidean, EH Baik biltzarra eginen du hilaren 20an.

EH Bairen agerraldia, hilaren 20ko biltzarrera deituz.
EH Bairen agerraldia, hilaren 20ko biltzarrera deituz. / EH Bai

Itxaso Cuevas -

2014ko abenduak 6

EH Baik aldaketak egingo ditu bere antolamenduan abenduaren 20tik aurrera. Uztaritzen biltzar eratzaile bat egingo dute, eta oraingoz koalizio dena "ezkerreko abertzaleen mugimendu iraunkorra" izatera igaroko da: "Abenduaren 20an, barne ibilmoldea onartuko dugu, oinarri ideologikoak eta eztabaida instituzionalari buruzko testu bat".

Euskal Herria "eraikitzeko", EH Bai "azkar eta berritu" bat beharrezkotzat jo dute, eta 2015ko martxoaren 22 eta 29ko kantonamendu bozak dituzte jomugan; hauteskunde horietan, kantonamendu guztietan ordezkariak lortzea espero dute: "Gaur egun, EH Bai hauteskundeetarat doa irabazteko. Lan hipotesi bakarra da EH Baiko hautagaiak egoitea hamabi kantonamenduetan". Boz horietan "abertzale ezkertiarren pisua" neurtuko dela iritzi diote.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna