MEXIKO

Protesta jendetsuak Mexiko Hirian, desagertutako gazteen senideak babesteko

Desagertutako gazteetako bat identifikatu dute, zabortegi batean haren arrastoak topatuta.

Desagertutako gazteen erretratuak eskuan, haien senideak joan dira milaka lagunen buruan.
Desagertutako gazteen erretratuak eskuan, haien senideak joan dira milaka lagunen buruan. Alex Cruz / EFE

Berria -

2014ko abenduak 7

Enrique Peña Nieto (PRI) buru duen gobernuak emandako bertsioaren arabera, Igualako Poliziak Ayotzinapako Eskola Normaleko —irakasle eskolak dira— ikasleen aurka jo zuen irailaren 26an: sei pertsona tiroz hil, 27 zauritu eta 57 bahitu zituzten. Bahituetako hamalau handik egun batzuetara aurkitu zituzten; 43 ikaslek desagertuta segitzen dute.

Horietako baten arrastoak identifikatu ditu argentinako auzitegi mediku talde batek. Alexander Mora Venancio 19 urteko gaztearenak dira. Zabortegi batean topatu zituzten arrastoak, eta bahituetako batenak direla egiaztatu du orain taldeak.

Larunbatean, manifestazio jendetsua egin zuten Mexiko Hirian, eta martxaren buruan joan ziren desagertutako gazteen senideetako batzuk. Peña Nietori ohartarazpena egin zioten: "Uste badu gure senideetako bat identifikatu dutelako eseri eta negar egingo dugula, esan nahi diogu oker daudela", esan zuen Felipe de la Cruzek, desagertuetako baten aitak: "Borrokan jarraituko dugu beste 42ak topatu arte".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna