etxerat-en balantzea

"Urte ankerra" izan da 2014a presoentzat, Etxerat-en ustez

Urteko balantzea egin du elkarteak. Presoen %42 dauzkate 800-1.100 kilometro ingurura.

Etxerat-ek 2014. urteko txostena aurkeztu du, Donostian. /
Etxerat-ek 2014. urteko txostena aurkeztu du, Donostian. / Juan Carlos Ruiz/ARP

Edurne Begiristain -

2014ko abenduak 8

Urte "ankerra" izan da 2014a. Etxerat elkarteak balantzea egin du, eta gogoratu du urte hasieran Arkaitz Bellon presoa hil zela, Euskal Herritik 1.200 kilometrora. Salatu du presoak tratu txarrak eta jipoiak jasan zituela, eta harekin gertatutakoa "sufrimendua sortzea helburu duen espetxe politikaren ondorio zuzena" dela iritzi dio. Frantziak eta Espainiak presoak "psikologikoki ahultzeko" aplikatzen duten "isolamendu basatia" ere gaitzetsi dute.

Sakabanaketak 36 egunetik behin istripu bat eragin du 2014an, elkarteak zenbatu duenez. Horren aurrean, uste du alderdi politikoek ez dutela eskatu behar zaien maila politikoa erakutsi: "Giza eskubideak urratzen zaizkigulako gertatu dira istripu hauek. Non daude, istripu hauen aurrean, alderdi politikoen hitzak? Non daude sakabanaketak eragindako istripu eta zaurituen aurrean alderdi politikoen ekintzak?", salatu dute. Haien ustetan, istripu horiek ez dira "kasualitatea", "kausalitatea" baizik. Arduraz jokatzeko deia egin diete erakundeei, eta giza eskubideekiko konpromisoa eskatu.

Etxerat-en datuen arabera, egun 463 euskal preso daude Espainia, Frantzia, Ingalaterra, Portugal eta Alemaniako espetxeetan. Espainian, 356 preso daude 44 espetxetan; 98 dira Frantziako 28 espetxetan daudenak. Euskal presoen %42 800 eta 1.100 kilometro artean dago sakabanatuta; 194 lagun, guztira. Horrekin batera, gogoratu dute gaixotasun larriak dituzten bederatzi preso daudela kartzeletan.

Frantzian zigorra betetzen ari direnak Espainiaratzeko aukeraz ere mintzatu da. Etxerat-en ustetan, "tranpa" egitea egotzi dio Espainiari: "Akordio horrek presoak euren hizkuntza, kultura eta gizartera gerturatzea du helburu, baina, zein da Espainiaren asmoa presoak Espainiaratzearekin? Sakabanaketarekin amaitzea ala euskal preso politikoak Afrikara bidaltzea, Algecirasera, adibidez?".



 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna